inprimatu
Indalecio Bizcarrondo (Bilinch) zeritzaion itz neurlariari oroimen bat
Izenburua:
Indalecio Bizcarrondo (Bilinch) zeritzaion itz neurlariari oroimen bat
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
564-566

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Indalecio Bizcarrondo (Bilinch) zeritzaion itz neurlariari oroimen bat

 

Artola, Ramon

 

 Argi apur bat sutu zadazu

 Apolo pensamentuban,

 Lira sar baten soñuban doaiz

 Abiya nadin kantuban;

 Atozte musak, ere nigana,

 Eguzkiyaren moduban,

 Denen laguntzaz bana ditzadan

 Bilinchen famak munduban.

 

 Kendu baneio gañetik bera

 Gordetzen duben arriya,

 Esna eraingo nuke lotatik

 Gizon beneragarriya;.

 Kantuz alchatu nainiyoke gaur

 Oroikarri bat berriya,

 Bere gañean ikusi dediñ

 Onratzen Euskal erriya.

 

 ¿Bañan nik nola kanta nitzake

 Bere baliyo aundiyak?

 ¿Zertan bear det asi argitan

 Jartzen beraren graziyak?

 Nere moduban ezagututzen

 Badute beste guziyak,

 Bada illdako lotan naiz egon

 Oroitzak dauzka biziyak.

 

 Penak maiz lotzen zutelarikan

 Berez izanik alaiya,

 iñoiz paltatzen ez baitzitzaion

 Jolas berrirako gaiya;

 Zuben choriyak bezela errez

 Kantatutzeko doaiya;

 Eta zan izdun berdingabe ta

 Izkribalari galaiya.

 

 ¿Non dira bere izkribu ezti

 Eta kantacho gozoak?

 ¿Non beragandik jaikitzen ziran

 Euskal itz baliosoak?

 Ez dira iñoiz oiñpetu izan,

 Guziyak daude osoak,

 Denok dauzkagu ongi ikasi

 Eta gogoan jasoak.

 

 ¿Nork etzitzaken artu gogoan

 Aren grazizko esanak,

 Berak aitzeko zaleturikan

 Egoten bagiñan danak?

 Kantatzen asten zanean igual,

 Inguruetan ziranak

 Bere jolasak aitzeagatik

 Utzitzen zituzten lanak.

 

 Eta noizik bein azten zanean

 Iskribu berriyak jartzen,

 ¿Zer kantu eder etziran bere

 Doaitik argitaratzen?

 ¿Nork ez giñuzen sortu ordukoz

 Ikasi eta kantatzen?

 Zeñek ez, iñoiz ez aztutzeko

 Moduban, gogoan artzen?

 

 ¿Nork ez dakizki euskal-erriyan

 Chomin zanaren kontuba,

 Abere baten bizitza eta

 Kantuzko Juramentuba?

 Eta zeñek ez, ere igualik

 Ez duben pensamentuba,

 iñoiz aztuko ez dan Konchesi

 Aingerubaren kantuba?

 

 ¿Nor zan gelditu euskal-erriyan

 Bañan, nor, ikasigabe,

 Ja-jai polit bat berarena ta,

 Juana Vishenta Olabe?

 Berakin kantu Gaizki bizi naiz

 Eta illko banitz obe,

 Eta... ¿zeiñ etzan egiñ Izazu-

 nitzaz kupira-ren jabe?

 

 Oekin beste lau berarenak

 Gustagarriyak aiñ dira,

 Eziñ aspertu liteke berak

 Enzutez edo begira;

 Beste edozeiñ Errezumetan

 Egiñak izan balira,

 Oraingoz eman ziyen guziyak

 Mundu osoari jira.

 

 Euskal tokiya chikiya da ta

 Nonbait au dala mediyo

 Etzan Bilinch-en famikan gizon

 Aundiyen mallara iyo;

 Baña pensatze nerearekiñ

 Arkitutzen naiz chit fiyo,

 Ez dala jakiñ, oraindik ongi,

 Ark zenbat zuben baliyo.

 

 ¿Bañan ni zertan ari naiz eziñ

 Egiñak bere pintura?

 ¿Nola nezake merezi duben

 Ainbat famatu nik ura?

 Egunaz maiz ta gabaz askotan

 Jaio izan zait burura,

 Orren neurriko itz neurlaririk,

 Ez dala jaio mundura.

 

 Nik ere igo naiya banuben

 Bere allegatokira,

 Bañan indarrak paltaturikan

 Eman izana naiz jira;

 Arranoaren eta choriyen

 Egñak igualak ezdira,

 Gaur arkitzen naiz mirezturikan

 Arren lanari begira.

 

 Eguzkiyaren gisan emanaz

 Disdiarizko argiyak,

 Moldetzat utzi izan zituben

 Gauza begiragarriyak;

 Euskera miñez zegoan denboran

 Egiñak dira guziyak,

 Ala euskerak, eta guk beti,

 Zorko dizkagu graziyak.

 

 ¿Nola etziran gauza Aundiyak

 Jaikiko bere burutik

 Inza bezela doaiya jaisten.

 Bazan argana zerutik?

 Guk nai bañan len utzirik bere

 Grazi zer ukoak zutik,

 Erreiñu eder baten moduban

 Ezkutatu zan mundutik.

 

 Aundiyak ziran bere graziyak

 Bañan baita ere penak,

 Ezin kontatu litezke iya

 Pasa izan zitubenak;

 Oek guretzat nola osatzen

 Dituben goien dageunak,

 Iñoiz ez dira banatzen baten

 Gañean, zori on denak.

 

 Mundu berriya billatu zuben

 Kolon, egon zan katean,

 Eskulano bat beti arkitu

 Oizan atsekabe pean;

 Zerbantes preso, beso bakarra,

 Beti penaren artean,

 Eta Kamoens aundiya berriz,

 Ill zan eritei batean.

 

 Bati zerutik doai ta grazi

 Aundiyak jaisten bazaizka,

 Beren ordaintzan atsekabeak

 Ere azalduko zaizka;

 Jaunak berari zorion utsak

 Noski emango ezdizka,

 Charrakin onak gure artean

 Partitzen dira erdizka.

 

 ¡O Bilinch! aundi, miragarriya

 ¡O! Ill ziñana martiri,

 ¡Zuk ere doai truke zenduben

 Malkoa pranko isuri!

 Gauza eder ta aundiyak utzi

 Zizkigutzulako guri,

 Maitetasun bat denen partetik

 Agertzen dizut gaur zuri.

 

 Merezierak zauzkatelako

 Leku altuban jarriya,

 Zure burura ez naiz iristen

 Artzeko bere neurriya,

 Bada ustaitu bear nizuken

 Tokian koroi berriya,

 Zere oiñ alki ipintzen dizut

 Kanta, Oroimen-garriya.

 


inprimatu