inprimatu
Gabiraba-ren eiza
Izenburua:
Gabiraba-ren eiza
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
467-468

Gabiraba-ren eiza

 

Artola, Ramon

 

 Gabiraba-ren eiza.

 Begizorrotzarekin

 egonik zalantzan,

 zozo baten ondoren

 gabiraba joantzan.

 Eta arrapaturik

 jankai eder ura,

 mokazo batez zion

 puskatu buruba.

 An zeramala gero

 jateko aidean,

 chori chiki bat zuben

 topoz jo bidean.

 Eta berriro kolpe

 tirarik berari

 utseginda zozoa

 zitzaion erori.

 Segiduban jachi zan

 gabiraba beera,

 sasiyan geldituzan

 zozoa artzera.

 Baņan trabaturikan

 bera sasi artan,

 irten eziņik preso

 arkitu zan bertan.

 Len zana libre eta

 zozoaren jabe,

 gelditu zan preso ta

 zozorikan gabe.

 Ala zegola trantze

 estu artan umill,

 eiztari batek zuben

 tiroz an bertan ill.

 ....................

 Maiz da gure irtean

 gertatzen au bera,

 goragi igo nairik

 erortzea beera.

 Nai dubenak beretzat

 bakarrik guziya,

 galtzen ditu askotan

 dena ta biziya.

 

 ***

 

 Ardiyak eta Legoya.

 

 Ardiyak kejaz ziran

 joan legoyagana,

 esanaz justiziya

 naigenduke jauna.

 Otsoak iya gure

 artalde guziya,

 jan dute eta egin

 beza justiziya.

 Ordena bereala

 onek eman zuben,

 berriz ardirik iņork

 lapurtzen bazuben,

 izango zubela chit

 kastigu gogorra,

 bere biziz zubela

 pagatuko zorra.

 Andikan laister bera

 eroririk miņez,

 aitz zuloan gelditu

 zan irten eziņez.

 Eta luzarochoan

 egonikan ala,

 zulotikan jan billa

 irteten etzala,

 arkitzen zan goseak

 eta zer jan gabe,

 eziņ egiņik ezer

 jatekoren jabe.

 Onela zala ardi

 bi zitzayozkan juan,

 kejaz beren umeak

 ziozkatela jan.

 Aiek jan zitubena

 otso zar bat zala,

 eta arren ta arren

 kastigazezala.

 -Ondo da, esan zien,

 kastigatuko da

 baņan orain zait beste

 gauza bat gogora,

 nik ura kastigatu

 edo naiz ill arren,

 nola beste urtea

 ondoren datorren,

 orduban ere ez da

 otsorik paltako,

 zuen ume berriyak

 ostu ta jateko.

 Eta onen onena

 izango da emen;

 nik esaten detana

 egitea amen.

 Berriz onelakorik

 ez dedin gertatu

 obeko zaituztet nik

 sabelian sartu.

 Ala, zuen umerik

 ez du iņork jango,

 eta ni naiz gilborra

 beteta egongo.

 Au esatearekin

 illik bi ardiyak,

 ezurrik utzigabe

 jan zituben biyak.

 ..................

 Ispillu ontan degu

 ikusten argiro,

 nola dan justiziya

 egiten garbiro.

 Ez dala basta zuzen

 jartzea legeak,

 oker kunplitutzekotz

 beren egilleak.

 


inprimatu