inprimatu
Gabiraba, zozo-kumeak eta arranoa (Ipuia)
Izenburua:
Gabiraba, zozo-kumeak eta arranoa (Ipuia)
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
464-465

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gabiraba, zozo-kumeak eta arranoa (Ipuia)

 

Artola, Ramon

 

 Gabirau bat jechi zan

 bein kabi batera,

 nairik an zeuden zozo

 kumeak itera;

 egopean aitz zulo

 batera eraman

 eta otordu eder

 bat egin zezan an.

 Bañan arrano zar bat,

 egonik begira,

 atzetik joan zitzaion

 segiran kabira,

 eta arrapaturik

 lapur charra bertan,

 esan zion:-¿ia zer

 lan zerabillen an?

 ia ¿non ziran kabi

 artako zozoak?

 ark jango zitubela

 aiñ jankai gozoak.

 -Ez nik-; eranzun zion

 eztet jan zozorik:

 eztet jaten orlako

 mokadu gosorik.-

 Orduban, esan zion:

 -ezpidira janak,

 dituk ire igasi

 norare bait joanak;

 bada gaisoak nola

 ditutan maite nik,

 eta aiek jan naia

 ekarri dekan ik,

 emen pagatuko dek

 ere kastiguba,-

 eta segiran zion

 puskatu buruba.

 Ura ill ondorean

 zituben ikusi,

 zirala zozokume

 kabikoak bizi;

 bada gertakai artaz

 arkiturik era,

 illaren egapetik

 ziraden atera,

 esanaz:-O gure Jaun,

 ongille aundiya,

 gaur bedorrengatikan.

 daukagu biziya;

 ezpaldin balitz emen

 kabiyan gertatu,

 oraingoz giñan mundu

 onetaz gu aztu;

 bada ongite ontaz

 gaude eskerturik,

 eta maite gaitula

 eztaukagu dudik.

 -Bai: eranzun zioten,

 chit maite zaituztet,

 bañan onekin ezer

 gaur egiten eztet;

 bigartik jarriko naiz

 ume gordelari,

 emanaz kastiguba

 paltatzen dunari;

 bañan gaur nola eztan

 oraindik biarra,

 eta nik detan gauza

 gosoen biarra,

 nere sabelak ondo

 zaituzte artuko,

 eta anchen zaituztet

 gaiso-ak sartuko.-

 Eta esan ta egin,

 izan ziran janak,

 zozokumeak eta

 gabiraba danak.

 ...............

 Onelakoak asko

 baikera munduban,

 onak, beldurra baldin

 bada inguruban;

 bañan jaun eta jabe

 gertatzen bagera,

 orduban lengo onak

 gaiztotutzen gera.

 


inprimatu