inprimatu
Bi zakurrak
Izenburua:
Bi zakurrak
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
211-212

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bi zakurrak

 

Artola, Ramon

 

 Biyetan chikiyenak

 bi belarrik motzak,

 zituben, bañan oso

 letagin zorrotzak;

 besteak letagiñak

 onak etzituben,

 bañan oso belarri

 ederrak zituben;

 eta ala zirala

 gertatutzen biyak,

 bein topozturik ziyon

 belarri aundiyak

 esan pasatzekoan;

 -agur lagun zarra,

 eztaramak kaskezur

 ori gauza charra;

 ¿zein merkatutan saldu

 dituk belarriyak,

 bat beren iretzako

 gorde gabe, biyak?

 eltze kirten gabe bat

 dirurik buruban,

 ai zer gauza ederra,

 abillen munduban;

 eta besteak ura

 penaz aitu arren,

 nola ustez ark ainbat

 indar etzekarren,

 etzion nai izandu

 itzikan eranzun,

 isill isillik zion

 esan dana entzun;

 bañan alako batez

 azpitikan gora,

 begiraturik ari

 parrezko abora,

 ikusi zion arena

 onik etzubela,

 ortzadura guziya

 galduba zubela,

 non bait lenaz borroka

 asko egitietan,

 eta ontaz eldurik

 aundiyari bertan,

 asi ziran borroka

 oso gogor biyak,

 eta itsatsirikan

 aginak chikiyak,

 aundiya ezin elduz

 zan artean ari,

 belarriyak atera

 zizkan aundiyari.

 .................

 Chikiya gelditu zan

 ortz ederren jabe,

 aundiya ortzik eta

 belarririk gabe;

 irakurtza onek du

 kontu au esaten,

 panparroi burlosoak

 entendi dezaten.

 


inprimatu