inprimatu
Azeriya eta olloak
Izenburua:
Azeriya eta olloak
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
269-271

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Azeriya eta olloak

 

Artola, Ramon

 

 Olloaren echera

 bere pikardiyan,

 joanikan azeriya

 gabaren erdiyan,

 danba danba atea

 kolpatzen asi zan,

 ollo lotan zeudenak

 esna erain zitzan;

 eta leiora joanik

 bat lo etzegona,

 otsegin zion-¿nor da

 atean dagona?

 -ni naiz,-eranzun zion

 boza mudatu ta,

 mugi zaitezte azkar

 echeak su du ta:

 ate zulotik dira

 nabaitutzen garrak,

 denok sarri zerate

 kiskali bearrak;

 eta ura aitzeaz

 ollo leiokoak,

 jaiki erain zituben

 beste lotakoak;

 eta izuz utzirik

 lo toki berenak,

 zebiltzala muturrak

 autsi naian denak,

 ollarrak bati esan

 zion:-¿nor da bian?

 -azeri bat, eranzun

 zion, da atian

 -orduban esan zaizu

 azeri jaunari,

 ez dedilla alperrik

 ate joka ari;

 olloak aspaldiyan

 denak lo daudela,

 eta ni ere ayen

 gisan lo nagola;-

 eta ura esaten

 aiturik betikan,

 su kontubak laja to

 gorde zan andikan.

 ..................

 Onek erakusten du.

 kolpezko izuba,

 ageri dan bezela

 dala chit pisuba;

 bañan ura pasa ta

 gogor bada jartzen

 ark diola izuba

 besteari sartzen.

 


inprimatu