inprimatu
Azariya eta arkakusoak
Izenburua:
Azariya eta arkakusoak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
465-466

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Azariya eta arkakusoak

 

Artola, Ramon

 

 Azariya jachirik

 zerbait jankai billa,

 ur eskiņan topatu

 zuben ardi illa;

 eta au arkakusoz

 egonik josiya,

 oartzerako bera

 bete zan guziya:

 bada zoramenean

 zan denboran asi,

 ezin egiņik pisti

 charrai igasi,

 esan zien, onean,

 erregu moduban:

 obe zutela sarri

 arengandikan joan,

 bestela ziradela

 ibilliko gaizki,

 etzala an naizana

 egitea aski;

 ark otso batengana

 bear zubela joan,

 eta gertatzen bazan

 kilimakoka, an,

 gai zala bizirikan

 larruba kentzeko,

 eta arkakuso ta

 guzi erretzeko:

 baņan pisti char aiek

 emanik parrari,

 burlaz esan zioten

 azari zarrari;

 aren esan guziyak

 jolasak zirala,

 eta arengandikan

 joango etzirala:

 orduban jarririkan

 berriro pentsatzen,

 ezin somaturik zer-

 egin ernegatzen,

 bere ichumenean

 joanikan putzura,

 isetsarekin asi

 zan ikutzen ura:

 eta gero bustirik

 atzeki guziya,

 gerriraņon zanean

 sartu urtan iya,

 arkakusoak alde

 ikusteaz ura,

 igasi denak igo

 zitzaizkan burura;

 baņan gero buruba

 sarturikan bertan,

 ito zituben pisti

 char guziyak urtan.

 ...................

 Onek erakusten du

 ez baitala ona,

 geiegi tentatzea

 aserre dagona,

 bada miņ dubenari

 eman ezkerotz miņ,

 ark gero zer nai gauza

 lezakela egiņ.

 


inprimatu