inprimatu
Astoa eta zaldiya. (Ipuia)
Izenburua:
Astoa eta zaldiya. (Ipuia)
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
142-143

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Astoa eta zaldiya. (Ipuia)

 

Artola, Ramon

 

 Nagusi baten mende

 ziralarik bizi,

 astorik ezin zuben

 zaldiyak ikusi;

 beti esaten ziyon

 itsusiya zala,

 eta aren ondoan

 biziko etzala.

 Modu artan zirala,

 beren nagusiyak,

 goiz batez lotu zizkan

 karro bati biyak:

 zezaten karga zioten

 gaingirocho eman,

 zezaten beste erri

 batera eraman.

 Ala zijoazela

 aldapadan gora,

 zaldiyak esan zuben:

 -orain da denbora;

 orain moldatuko det

 nik asto muskilla,

 lur eragin ta emen

 utziko det illa.-

 Ala karroari ez

 tiratzen asi zan,

 eta nola astoa

 aurretikan baitzan,

 noizik bein kezka zion

 egiten atzetik,

 karga danari tira

 zeion ark aurretik.

 Baņan alako batez

 bide legunean,

 nola berak etzuben

 segitzen lanean,

 zart, egiņikan soka

 zarrak astoari,

 zan estropozo egin

 ta bertan erori.

 Orduban gertatu zan

 zaldiya nekoso,

 atzeko kargak zuben

 menderatu oso;

 eta amildurikan

 karro zar ta guzi,

 lepoa zuben bea

 jotakoan autsi.

 ...............

 Gertakaicho onetaz

 maiz oroi gaitezen,

 gu ere geren paltaz

 galdu ez gaitezen;

 ez mentgantzarik artu

 albada besteri,

 zein gerta leikioken

 gaitz ura berari.

 


inprimatu