inprimatu
Astoa eta idiya
Izenburua:
Astoa eta idiya
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
204

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Astoa eta idiya

 

Artola, Ramon

 

 Mendi egal batean

 topozturik biyak,

 esan ziyon alkar jo

 baņan len idiyak,

 jira ta ken zedilla,

 bide artatikan,

 bada biyak kabitu

 etzitezkela an;

 eta asto muskillak

 zelarikan zarra,

 baņan lenaz izana

 panparroi-samarra,

 eranzun zion: irten

 zitekela bera,

 bada ark etzubela

 nai andik atera,

 eta idiyak gauza

 ikusteaz ala,

 eta setan astoa

 ainbeste etzala,

 adar aundiyarekin

 tripapean jota,

 zuben goitikan beko

 errekara bota.

 ..............

 Arrazoi igualetan

 gogorragoari,

 kontra egiten seta

 gatikan ez ari;

 zein bai leioken egin

 okertzera biyak,

 asto zarrari egin

 ziona idiyak.

 


inprimatu