inprimatu
Asto zuriya eta asto beltza
Izenburua:
Asto zuriya eta asto beltza
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
165-167

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Asto zuriya eta asto beltza

 

Artola, Ramon

 

 Mendiyan ikusirik

 alkar apartera,

 eta bildurik biyak

 zelaicho batera,

 zuriyak esan zion

 beltzez janziyari,

 ¡ai zer poza zaidan gaur

 igarotzen neri!

 janzi mudatuko bat

 billatzeaz emen,

 bada gure aldean

 ez orain ta ez len,

 ezta ikusi izan

 zuriyak besterik,

 eta ez ta espero

 ere ikusterik;

 ala gogaitutzen nau

 ni an bizitziak,

 beti zuriyak baizik

 ez ikusitziak;

 eta det nik egunen

 batian igasi

 egingo, beltzak diran

 tokin nadin bizi:

 -Ala da, esan zion

 bestiak orduban,

 desberdin bizi gera

 guziok munduban;

 guri gertatzen zaigu

 kontu on bera,

 zuririk bat ez gera,

 denok beltzak gera,

 eta ni ere bizi

 -naiz asperturikan,

 pozik eskapatuko

 nukela andikan:

 -orduban egin zagun

 segiran trukara,

 esan zion besteak;

 zu orruntz, ni ara:

 eta artapendurik

 biyak itz aretan,

 trukara egin zuten

 egun artan bertan,

 bañan sarri baitziran

 oartutzen asi,

 etzirala lenago

 bezin lasai bizi;

 maiz oroitzen baitziran

 umeaz ta amaz,

 anayaz eta beste

 lengoko lagunaz;

 bañan jiratzen nola

 ez baitzan chit errez,

 zeren lenaz jarriyak

 zeuzkaten beldurrez,

 alaz ere nork bere

 aldetik igasi,

 egin naiean sarri

 ziran biyak asi;

 bañan berenjabeak

 ikusirik ala,

 dantzan, kutizi utsa-

 gatik zebiltzala,

 estaka banarekin

 irtenik bidera,

 izan zuten kostillak

 berotzeko era.

 ..............

 Onek erakusten du

 astoaren gisan,

 kutizioso asko

 oi gerala izan;

 kutizi utsagatik

 beste bide gabe,

 maiz egin oi gerala

 zenbait gaitzen jabe.

 


inprimatu