inprimatu
Asto alperra miñez
Izenburua:
Asto alperra miñez
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
114-115

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Asto alperra miñez

 

Artola, Ramon

 

 Asto bat biziro maiz

 gelditzen zan miñez,

 oso puztuturikan

 mugitu eziñez.

 Ukulluban zegoala

 bein chit aundituba,

 beste asto bat deitu

 zuten medikuba.

 Eta onek lenengo

 pultsuba arturik,

 galdetu zion zeukan

 jateko gogorik.

 Eranzun zion baietz

 ederra zeukala,

 apetituen paltak

 ala etzeukala.

 Ezin ezaguturik

 medikubak miña,

 esan zion atera

 zezala mingaña.

 An ere gaitz ichurik

 etziyon ikusi,

 bañan sendatu nairik

 alaz eta guzi,

 asi zitzayon sangri

 aundi bat egiten,

 odol'charrik bazeukan

 andik zedin irten.

 ¡O! asto kotaruba,

 tranpak eta penak,

 orduban argitara

 irten ziran denak:

 Odolaren tokiyan

 aizea zan asi,

 zulotik chistu joaz

 zijoan igasi.

 Beste asto larruban

 egonik sartuba,

 ura zan zekarrena

 aizez puztutuba.

 Min paper ura zuben

 egiten ikasi,

 naizubelako lanik

 egin gabe bizi.

 Bañan ziotenean

 gaitza ezagutu,

 ostikoka zioten

 akabatzen lagundu.

 Ala andik aurrera

 astean sei makill

 bizkarrean puskatzen

 zizkatela zan ill.

 ..................

 Emen ikusitzen da

 dabillena tranpan,

 azkenerako bera

 erortzen dala an.

 Iñor engañatubaz

 nai duenak bizi

 ezdezakela azken

 onikan ikusi.

 


inprimatu