inprimatu
Arzaya eta artaldea
Izenburua:
Arzaya eta artaldea
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
340-341

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arzaya eta artaldea

 

Artola, Ramon

 

 Artalde onek zuben

 bere jan-tokiya,

 uraren eskinchoan

 leku egokiya;

 aize char gordelari

 zubela mendiya,

 zelaicho bat ezpazan

 ta ere aundiya,

 beti berde ikusi

 oi zan belardiya.

 

 Baņan alaz ta ere,

 au etzan erdiya

 ederrez, nola urez

 beste alderdiya;

 bada aiņ zan paraje

 apain ta alaya,

 an ikusten zan gauza

 dena zan galaya,

 itz batez zan kutizi-

 garrizko zelaya.

 

 Ala ardiyak aronz

 botarik begiya,

 guziyak erakusten

 zuten aronz-naya;

 eta nola errio

 ark zuben zubiya,

 nairik atzeman aiņ lur

 on choragarriya,

 asko ziran ziranak

 pasatzen abiya.

 

 Baņan lur aiņ on

 ez baitzan egiya,

 ezpada baitzuben ark

 beste arpegiya;

 alderdi bat etzana

 biziro argiya,

 pisti gaiztoen toki

 ardi galgarriya,

 zein non ezkutatzen zan

 sartzen zan ardiya.

 

 Arzayak ikusirik

 ango pikardiya,

 zubiyan zan otso bat

 pintatzera saya;

 bada aiņ pintorea

 irten zan arzaya,

 aiņ antzez egin zuben

 ardiyen etsaya,

 artaz estutu zuben

 zubi zar lasaya.

 

 Alakoa zekarren

 pinturak graziya,

 ezin zan ezagutu

 zan pintura iya;

 bada nola ematen

 baitzuben biziya,

 eta ikusteaz aiņ

 pisti itsusiya,

 jiratzen zan zubira

 joaten zan guziya.

 

 ..................

 

 Ardi zaya gertaru

 zalako argiya,

 artaldea salbatu

 baitzuben erdiya;

 bada au aiņ izanik

 lan miretsgarriya,

 sayatu da antzezten

 arzai bere giya,

 euskal ipuicho oen

 egille berriya.

 


inprimatu