inprimatu
Arza eta otsoa
Izenburua:
Arza eta otsoa
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
446-448

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arza eta otsoa

 

Artola, Ramon

 

 Arzak zanko bat preso

 zeukala zepoan,

 otsoari otsegin

 zion, zeikion joan;

 esanaz, arrimatu

 zedilla argana,

 ark emango ziola

 chit gustoko lana;

 an arkitu zubela

 oslankai' eder bat,

 ederragorik iņon

 ez baitzana anbat:

 Ģaraberaģ, kalkatu

 zeiola eskiņa,

 eta aituko zula

 zeņen soņu fiņa

 joko zuben, etzala

 alakorik aitzen,

 aitzen zuben guziya

 danzan zala jartzen;

 baņan otsoak sarri

 igarririk zer zan,

 nola soņu jotzeko

 oslankaia etzan,

 arzak zeukaizkiela

 estutasun aundik,

 ark chanchaz libratzea

 nai zukela andik,

 eta nola naiago

 zuben an iltzea,

 eta ez gero bere

 kontra ibiltzea,

 jankai billa nora nai

 lotsik gabe joanaz,

 beretzako chit onak

 ziran gauzak janaz,

 esan zion: -ai nere

 aiskide aundiya,

 biotz nerea penaz

 urtu zait gaur iya;

 bi seme nituben ta

 bat gaur bertan zait ill,

 eta neroni ere

 oso gaizki nabill;

 ala ezin nezake

 gaur nik jo soņurik,

 ezin kalka nezake

 oslankaien oņik:

 eta arza penatzen

 utzirik zepoan,

 zan maiz chistuz begiyak

 bustiyaz andik joan.

 Gurekin ere maiz da

 gertatzen au bera,

 ez alkar salbatzea

 irukirik era;

 nor geren artekoen

 aiskide ezkera,

 lau ankakoak bezin

 baldarrak baikera.

 


inprimatu