inprimatu
Arza eta mandoa. (Ipuia)
Izenburua:
Arza eta mandoa. (Ipuia)
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
102-103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arza eta mandoa. (Ipuia)

 

Artola, Ramon

 

 Mando bat zijoala

 ardo kargarekin,

 mendi bidean arza

 zuben topoz egin;

 zeņa arto bat jan ta

 jaisten baitzan beera;

 egarriyak emanik

 erreka batera;

 mandoak zubenean

 ikusi ura an,

 esan zuben dardaraz

 jarririk beregan;

 ba onek emen ill ta

 nau segiran jango,

 eta da gero ortzak

 garbitubaz joango;

 baņan ez, etzan pasa

 alako gauzikan,

 galdetu zion ia

 zer karga zeraman:

 Jauna, eranzun zion,

 daramat ardoa;

 eta ler char egiņaz

 nekaturik noa;

 bedorrek taintacho bat

 eran nai baluke,

 prest jartzeko moduba

 egingo genduke;

 eta esan ta egin,

 jachirik lurrera,

 ustu zuten zagiya

 errolla batera.

 Arza, nola senti zan

 biziro egarri,

 zulo artan gustora

 zan eraten jarri;

 baņan ain ziyon gogoz

 berari eraso,

 denbora laburrean

 moskortu zan oso.

 Orduban ziran lanak

 arzarentzat asi,

 erorita zituben

 ortz guziyak ausi;

 eta aldaroka non

 joango zan mendira,

 mandoaren atzetik

 sartu zan errira:

 zeņetan ziozkaten

 azkazalak moztu,

 eta limaz, letagin

 zorrotzak kamuztu;

 eta katez loturik

 komerigille an,

 gertatu zan moskorra

 pasatutakoan.

 .............

 Onek erakusten du

 zer dan eratea,

 geiegik nola duben

 egiten kaltea;

 bada ichuka sobra

 dubenak eraten,

 dala oso arrisku

 aundietan jartzen.

 


inprimatu