inprimatu
Arza eta lapurrak
Izenburua:
Arza eta lapurrak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
302-303

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arza ta lapurrak

 

Artola, Ramon

 

 Arza dantzan jarriyaz

 zerbait diru biltzen,

 erriz erri zan bere

 jabea ibiltzen;

 eta bein zijoala

 batetik bestera,

 gabaz allegaturik

 baserri batera,

 gau artarako zuben

 tokiya eskatu,

 eta nola etzien

 eskerik ukatu,

 sartu zan barrenera

 bere arzarekiņ,

 baņan kontubak ziran

 ondoren onekiņ:

 jarri ziran pentsatzen

 beraren tokiyaz,

 gau ortan etzateko

 bear zuben oyaz;

 eta ez idukirik

 leku egokirik,

 echean arzarentzat

 moduko tokirik,

 zerriya kendurikan

 zegon tokitikan,

 an sartu zuten guri

 egin zezan lo an;

 eta gabaz lo bete

 betian zegola,

 nonbaitetik portunak

 emanikan ala,

 lapur bi ziran eche

 aretara sartu,

 nai zutekenak ango

 zerriya lapurtu;

 eta ustez joanikan

 bere lo tokira,

 ziran an zegolako

 sartu biyak eira;

 eta batek zakarki

 esnatu etzezan,

 zion gilbor berean

 igurziyaz esan:

 -zer pocholoa zauden

 adiskide ona,

 ez dirurizu zuk, maiz

 goseak egona;-

 eta ura esanaz

 soka lepotikan

 jartzen ari zirala,

 arzak, lotatikan

 jaikirik, eldu zien

 zarpakin biyari;

 eta otseginikan

 echeko jaunari,

 entregatu ziozkan

 aiskide bi onak,

 pasaporterik gabe

 zebiltzan gizonak.

 ..................

 Esaera-zarretan

 begira dezagun,

 guk ere bide charrik

 artu ez dezagun;

 ez ille eske sartu

 inoren tokira,

 ezpadegu nai andik

 muskildurik jira.

 


inprimatu