inprimatu
Artzaya.(Ipuia)
Izenburua:
Artzaya.(Ipuia)
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
42-43

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Artzaya. (Ipuia)

 

Artola, Ramon

 

 Artzai bati otsoak

 janikan ardiyak,

 lendanik an gelditu

 zitzaizkan erdiyak;

 eta galera artaz

 penetan zegoala,

 erre zitzayon bere

 mendiko chabola.

 Estura triste artan

 zanean ikusi,

 milla pensamentu zan

 jirabiltzen asi;

 esanaz lenago ni

 aberatsa nintzan,

 mendiyetan ardi zai

 ibiltzen ez nintzan:

 nituben baserriya,

 bei, eta idiyak;

 chal politak, astoa,

 olloak, cherriyak;

 soro zelai ederrak,

 nola sagastiyak,

 eta gaur besterenak

 dirade guztiyak,

 Chabol charra erre zait,

 eztaukat etzauntzik,

 nere kucha zarra-re

 berriz daukat utsik;

 gaur dauzkadan ardiyak

 eztira betiko,

 edo jango dizkitet

 edo zaizkit ilko.

 ¿Zer egin biet bada

 ontan aurrera nik,

 iya ezpanaiz gauza

 egiteko lanik?

 nere atzen geldiya

 dago ikusiya,

 zokoren batean det

 galduko biziya:

 eta iñor eztala

 oroitzen nigatik,

 nere korputz argala

 jango dute piztik.

 Au esanaz zegoala

 mendiyan negarrez,

 galai bat joan zitzaion

 apainduba urrez,

 esanaz; aiskidia,

 ¿non dezu mutilla?

 zedek erantzun zion:

 gerratean illa:

 -Ez: etzuben iñork ill,

 zure semerikan,

 ni naiz gaur natorrena

 Amerikatikan,

 eta ontan laztanka

 eldurik alkarri,

 enlan zizkaten milla

 esker on Jaunari.

 .................

 Gizonaren ustiak

 seguruk eztira,

 uste eztan moduan

 maiz irteten dira;

 ezta pensatu bear

 geiegi penetan,

 pozak tokiya baitu

 paraje denetan.

 


inprimatu