inprimatu
Artalde bateko bi ardi
Izenburua:
Artalde bateko bi ardi
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
79

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artalde bateko bi ardi

 

Artola, Ramon

 

 Beren chaola ona

 zutela aldean,

 ongi ziralarikan

 bizi artaldean,

 leku obien billa

 ziran bein atera,

 eta joan itzul beste

 artalde batera;

 baņan denbora charrak

 sartu ziranean,

 ez izanikan Borde

 lekurik aldean,

 eziņ irozorikan

 elur ta otzari,

 eta zirala oso

 biyak galtzen ari,

 damuturikan zion

 batak besteari,

 esan, baldin segitu

 nai bazion ari,

 lenengo arkitzean

 itzultzeko era,

 berriz juango zirala

 lengo artaldera.

 Bada makurtutzeaz

 arzai onagana

 barkatuko ziela

 gaizki egin dana.

 Baņan besteak zion,

 ezezkoa eman;

 esanaz etzubela

 nai lotsik eraman;

 naiago zubela an

 supritzen ibildu,

 eta ez arzayaren

 oņetan umildu.

 Eta ala chit ongi

 arturik joan zana,

 otzak garbitu zuben

 umildu etzana.

 ..............

 Ezta iņor egiten

 eztubenik utsik,

 bada konpesatzeko

 ezta bear lotsik;

 gaizki egiņa damuz

 dubenak agertzen,

 eztu merezi duben

 kastigurik artzen.

 


inprimatu