Arratoiak eta zakurra. (Ipuia)
Artola, Ramon
Arratoi bik urdaya
zutelako jaten
zakurra zan beraren
zalanzan egoten,
eta arrapaturik
bietako bat beiņ,
ortzen tartean zuben
puska puska egiņ;
lan artan ikusirik
bere nagusiyak,
nola arratoi illa
echeko guziak,
saritzat eman zien
otordu eder bat,
arrean egin zuben
ederrena anbat.
Esauaz: -bikoitzari
kentzean biziya,
izango zubela zer
jana nai guziya;
zakurra pozturikan
aditu zubenaz,
eta zegoala beste
arratoia penaz,
onek zion, an ere
triskilla etzezan
zulotikan buruba
atera ta esan:
-konponzio bat bear
zutekela egiņ,
ongi izan zitezen
biyak alkarrekiņ;
bada arratoi illak
ark billaturikan,
eramango zizkala
agertu zitzan an,
eta engaņaturik
aiekin nausiya,
izango zubela zer
jana nai guziya,
baņan arretarako
ark ere zer jana
naiko zubela, egiņ
ezkeroztik lana.-
Zakurrak esan ura
ontzat arturikan,
etzan gertatu izan
geiago gerrikan;
ala palso ark eta
arratoi azkarrak,
maiz egiten zituzten
otordu ederrak;
modu artan zirala
gozotoro bizi,
ate zirriztutik beiņ
zituzten ikusi,
ari zirala plater
batetikan jaten,
eta alkarri beren
kontubak esaten;
orduban igarririk
zerabilten tranpa,
zakurra zuben egiņ
bertan zanpa zanpa;
eta emandakoan
eman al-guziyak,
echetikan bialdu
zuben nagusiyak.
................
Ispillucho onetan
begira dezagun
geren bururik gaizki
para ez dezagun;
ogi emalleakin
traidorea danak,
emango dizka bere
burubari lanak.
|