Arranoa, subea eta miruba
Artola, Ramon
Arranoa echetik
kanpoan gertatu
zan batian, zitzaion
subea an sartu;
eta lotsagabeak
nairik zerbait artu,
ume bat zion gero
jateko lapurtu.
Arranoak echera
zanean gero joan,
ume bat palta zala
nabaitu zuben an;
eta besten bat berriz
an galdu etzezan,
zekaizkinak artu ta
andikan irten zan.
Kargaturik nekoso
gabaz zijoala,
miru bat ikusirik
zuloan zegoala,
eta ezin segitu
zubelako ala,
joan zitzaion ostatu
billa beriala.
Esanaz mesede bat
egiten bazion,
ume aien din toki
emango alzion;
eta mirubak ere
nairikan egin on
zekarren toki piskik
paltatu etzion.
Umeak an utzi ta
irten baitzan ama,
baņan sarri jira zan
berriz berakgana;
eramanaz abere
este bat zer lana,
lengo bere echean
gordeta zeukana.
Berrizko jira ere
etzan utsa izan,
bere echeko oya
an sartzen asi zan;
eta nola zuloan
kabitu ezin zan,
asarratutzen bera
lenengo asi zan.
Bekoki beltzarekin
mirubari esan
zion, joateko andik
traban zegola an;
eta miruba izuz
bertan ill etzezan,
isill-isillik irten
ta-kanpora joan zan.
Au-da non esatea
utzi nazu sartzen,
non gero joango naizen
zure tokik artzen;
eta naizen denboran
nai eraro jartzen,
ikusiko nazu zu
kanpoan bialtzen.
|