inprimatu
Argi-bideak. Zer egin bear du gizonak ezkondu edo gelditu ezkongai?
Izenburua:
Argi-bideak. Zer egin bear du gizonak ezkondu edo gelditu ezkongai?
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
191-192

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Argi-bideak. Zer egin beardu gizonak ezkondu edo gelditu ezkongai?

 

Artola, Ramon

 

 Ezkontzea da gauza

 charra eta ona,

 bizi-bide sekreto

 aundiyan dagona;

 gaizki jarri liteke

 ala ez dagona,

 Iru eta ere ongi

 len gaizki egona.

 

 Nere konsejuz iņor

 bear baldin bada,

 aur-egi ezkontzen

 erokeri bat da;

 jolas denbora libre

 pasatu albada,

 penatzeko denbora

 gero ere bada.

 

 Lenengo biyotz biz-bat

 egiņik elizan,

 ezkon berriyak gaizki

 ez litezke izan;

 baņan dichak jirarik

 aizearen gizan,

 gero dira kontubak

 munduko bizitzan.

 

 Abiyatzen danean

 aur chikiyan festa,

 echean infernuba

 billatzen errez da;

 gabaz lo gaizki egin,

 egunaz orkesta

 lengo bizimodurik

 arkitutzen ezta.

 

 Aur bat tronpeta jotzen

 negarrez beztea,

 zarragoa saltoka,

 chiliyoz gaztea;

 onela joaten dira

 jaiya ta astea,

 jolazteko senarra

 eta emaztea.

 

 Oiek mantentzen eta

 gaņera jantzitzen

 gurasoak eztute

 guchi padezitzen

 jaio eta dituzten

 artean azitzen

 pena ta nekepean

 dirade bizitzen.

 

 Ala ere eztira

 palta gurasoak,

 alkar maitatzen duten

 amoriosoak;

 ez izan arren dicha

 guziyak osoak,

 pasatzen dituztenak

 era-aldi gozoak.

 

 Eman zaiogun orain.

 begiyari jira,

 ezkongai daudenari

 jartzeko begira;

 sasoyak pasatubak

 ezpaldin badira,

 lasai bizi dirala

 ikusiko dira.

 

 Ezkongaiya librean

 arkitzen da oso,

 ez dauka ezkondubak

 ainbat estreposo;

 familiyaren kargik

 eztu bear jaso,

 bakarra da, ta bizi

 liteke eroso.

 

 Baņan gaztetan bizi

 nai dubenak lasa,

 zartzean dauka beste

 moduzko jolasa;

 bakar gelditurikan

 ez danean gauza;

 bizimodu triste ta

 charbat oi da pasa.

 

 Indarrak ezkaztuta

 danian debiltzen,

 gauza sobratu baten

 gauza da ibiltzen;

 tristurak bear baņa

 lenago du illtzen,

 eta nork negar egin

 etzaiyo gelditzen.

 

 Mundu au negarrezko

 zelai bat izanik,

 ezta bizi modurik

 penarik eztanik;

 alaz guziaz jira

 begiai emanik,

 ezkondubak obeki

 arkitzen ditut nik.

 

 Orra geren aurrean

 naiko ikuskera,

 argi biderik gabe

 arkitzen ezkera;

 orain iņork badauka

 ezkontzeco era,

 zer egin berak bere

 kontubak atera.

 


inprimatu