Animali eta beste pistiyen batzarrea
Artola, Ramon
Pisti aundik, chikiyak
zituztela jaten,
kejak legoyagana
ziratako joaten,
deitu zituben denak
batzarre batera
an zitzan danen gauzak
argira atera;
eta batean galde
egiņik denari,
iņork kejikan zuben
agertzeko ari,
saguba irtenikan
guzien erdira,
esan zion: jauna, bai:
kejak asko dira,
nik neronek baitauzkat
zenbait esan naiyan,
eta gaur gertatutzen
naizelako gaiyan,
poz aundiz baitauzkat
esango guziyak,
kastigubak banatu
ditzan justiziyak:
nere famili dena
izanikan ona,
katubak ito digu
lengoan amona;
eta maiz sagu chikik
ito oi dituzte,
eta kastigu aundik
merezi dituzte.
Arratoiak segiran
esan zion, jauna;
egiya da sagubak
kontatzen diona:
gu ere, beti bizi
baikera bildurrez,
ez gera eskapatzen
beretatik errez.
Segiruban olloak
saltarik erdira,
esan zuben; gaiztonak,
azariyak dira:
ardiyak berriz asi
ziran otso billa,
esanaz, aiyek galtzen
zituztela milla:
otsoak berriz kejaz
bullan ziran asi,
zituztenean ala
olloak ikusi,
eta besteak ere
asirikan ala,
iya alkarren itzik
aitutzen etzala,
onetan egin zuben
iriyak marru bat,
artean an egin zan
aundiyena anbat,
zeņen bere izkeran
esan baitzuben
baņan nola etzien
iņork entenditu,
zeren jayotzetandik
baitzan itzdun charra,
aundi chikik guziyak
egin zien farra:
eta artaz errege
asarreturikan,
bota zituben denak
bere aurretikan;
non aundik ankapean
paseaz chikiak,
beren lekubetara
joan ziran guziyak.
Ala eziņ egiņik
ezer erregeak,
lengo oņean ziran
gelditu legeak.
...............
Onek erakusten du
bear dala jakiņ,
entenditutzen bullik
gabe alkarrekiņ;
izketan ezpazaio
alkarri utzitzen,
eztala gero gauza
onik ikusten.
|