inprimatu
Altabizkarko kantua. Nor bere echean izan bedi nagusi
Izenburua:
Altabizkarko kantua. Nor bere echean izan bedi nagusi
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
401-403

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Altabizkarko kantua. Nor bere echean izan bedi nagusi

 

Artola, Ramon

 

 Oiyuska bat eranzun da Euskaldunen mendiyetan!

 Echeko-jauna zut-zutik zeguen bere atietan;

 Aditu du ta esan du: ¿Zer da gure lur onetan?

 Eta alcharik chakurra, lotan zeguen oñetan,

 Nastu du Altabizkarko inguru dena zaunketan.

 

 Ibañetako mendiskan arbazt-ots bat da sentitzen;

 Arkaitzak ezker-eskui joaz dator ugaritzen;

 Armada batek dakarren burrundara da urbiltzen.

 Gureak mendi gañetan orain ari dira biltzen,

 Eta echeko-jauna ez da dardak zorroztez gelditzen.

 

 Emen dira! emen dira! o! zer lantzazko sasiya!

 Banderaz ezarriya da lur urrutiko guziya.

 Ayen armaren distirak milla chimisten argiya

 Botatzen dute ta bista begira galdu zait iya.

 «Ikusi bitza ikusi! ikusi bitza, nausiya.»

 

 -Zenbat dira, aurra; kontaitzak ongi.

 

 -Dira bat, bi, iru, lau, bost,

 Sei, zazpi, zortzi, bederatzi,

 Amar, amaika, amabi,

 Amairu, amalau, amabost, amasei,

 Amazazpi, emezortzi,

 Emeretzi, ogei.

 

 Ogei ta millak ta millak dira bidean onera;

 Denbora galduko degu kontatzen sartzen bagera.

 Batu ditzagun indarrak, arkaitz aundiyak atera,

 Eta sartzen diranean gure mendiyen onera,

 Amil zaizkagun lertzeko beren buruben gañera.

 

 Iparreko gizon oyek ¿zertan ziren gerran asi?

 ¿Zertan zuten Españiya pakean zeguela nasi?

 Arkaitzak amildu dira; ezurrak zaizkate autsi;

 Aragiak daude dardar puskatuak, zapalduak;

 Orrelako sarraskirik ez du ikusi munduak.

 

 Korri, korri, oiñezko ta Karlomanoren zaldunak,

 Euk ere bai dantzatubaz kapa gorriya ta lumak.

 Illoba Roldan illa dek, orri zangar aren famak.

 Orain, Eskaldunak, ea! laja-ta arkaitzen lanak,

 Dardaz akaba ditzagun igesi dijoazenak.

 

 Badijoaz! badijoaz, illak utzi ta biziyak.

 Orra ayen edertasuna ta beren arrokeriyak.

 ¿Non dira lengo banderak eta lantzazko sasiyak?

 Armetan ez da chimistik, odolez dira bustiyak.

 Badijoaz! badijoaz! iya joan dira guztiyak.

 

 -¿Zenbat dira, aurra? kontaitzak ongi.

 

 -Dira ogei, emeretzi,

 Emezortzi, amazazpi,

 Amasei, amabost,

 Amalau, amairu,

 Amabi, amaika,

 Amar, bederatzi,

 Zortzi, zazpi, sei, bost,

 Lau, iru, bi, bat.

 

 Bat ere ez da ageri, bakarrik gelditu gera.

 Echeko-jauna joan leike chakurrarekin etchera,

 Emaztea eta aurrak zorionez laztantzera;

 Dardak garbitu-ta adar zorroetan alchatzera,

 Eta beren gañean lo egiñaz deskantsatzera.

 

 OBIZDEA

 

 Gabaz arrano sallak dirade bilduko

 Eta gorputzak jaten dira ibillduko;

 Mami puskak bistatik dirade galduko,

 Bañan ezurrak beti dira azalduko.

 


inprimatu