Saguba
Artola, Jose
Sagu bat zulotikan
goiz batez atera,
eta joan zan segiran
bere sukaldera;
zupatzen asi ere
joanikan aldera,
billatzen zuben plater,
pazi ta padera.
Ontan ikusi zuben
eltze bat betia,
gaņian guri guri
zeukala koipia;
eta begira gabe
sendo zeukan bia,
salta zuben bertara....
Ąbaņan zer kolpia!
Bi erdi egiņikan
koipia batetan,
arkitu zuben bere
burua saldetan;
eta eziņ irtenik
zerabillela an,
azkenian ito-ta
gelditu zan bertan.
...................
Arrantzako asmoan
zerbait nairik era,
asko joaten dirade
itsaso aldera;
baņan ŋzer da gertatzen?
askotan au bera;
leku charra izanik
erortzia beera.
|