inprimatu
Pazientziya!
Izenburua:
Pazientziya!
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
455-456

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Pazientziya!

 

Artola, Jose

 

 Pioi gisarajo bat

 ari zan lanian

 lantegi char batean

 egiñal danian;

 esanaz:-Deskantsuak

 gaitu gu piskortzen

 ta otorduak penak

 dizkigu aztutzen;

 bada nola eguardiya

 dan laister izer poza,

 entzuten detanian

 alabaren boza;

 diyola: "Aita ara

 emen bazkariya

 epel epela eta

 gañera erariya."-

 Bañan alabarikan

 ez baitzan ageri,

 ta otordu denbora

 joaten aizan ari;

 pazientziyan zeguen

 ta zuben esaten,

 -¡gaur gure neska zeñen

 berandu datorren!

 ¿zer ote da gertatzen?

 ez nago ni lasa,

 ¿bidean ote zayo

 zerbait gauza pasa?-

 Ontan alaba zayo

 aurrera azaltzen,

 mantalen ertzarekin

 malkoak legortzen;

 eta diyo negarrez

 ark aita onari

 -Bazkariya sestotik

 zait orche erori

 eta autsiyak ditut

 botill ta basua,

 ta bazkariya dakarr

 zikiña jasua.-

 Erriyeta alabari

 eman bearrian

 artzen du aur gasua

 bere magalian,

 eta diyo:-Au ez ta

 ezer, isill zaite,

 badakizu aitachok

 zaitubela maite;

 charrago izango zan

 gaur zuk miñ artzia,

 obe da ni jan gabe

 orain gelditzia;

 zuaz, zuaz echera

 aldan laisterrena

 au izan dediyela

 gaizik okerrena.-

 Itz abek esanik juan

 zan neska echera,

 ta bera deus jan gabe

 ostera lanera.

 


inprimatu