inprimatu
Pakita Artolak gurasoai ongi etorriya
Izenburua:
Pakita Artolak gurasoai ongi etorriya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
334

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pakita Artolak gurasoei ongi etorriya

 

Artola, Jose

 

 Aitari.

 

 Zori onian aita maitia

 gaur kanpotik da etorri,

 eta berekiñ amoriyua

 nigan ugari ekarri;

 berorrek nigan dadukan aña

 daukat bada nik berorri,

 laztan gozo bat eman zayogun

 biyotz-biyotzez elkarri.

 

 Amari.

 

 ¡O! ama maite biyotzekua,

 nere zoramen eztiya,

 poz geyegiren indarrak nauka

 malko gozoaz bustiya;

 berorri gabe ez det nai ezer

 berorrentzat naiz guztiya,

 musu gozo bat eskatzen diyot

 naitasun aundiz josiya.

 

 Aizpari.

 

 Aizpacho nere aspaldikoa

 zuretzat daukat biyotza,

 gozotasunez oso betia

 au esaten ez naiz lotsa;

 orainchen bañan poz aundigua

 eziñ nezake nik goza,

 zori onian etorri zera,

 ¡nere biyotzak au poza!

 

 Anaichoari.

 

 Anaicho nere maitagarriya,

 Jaungoikoari graziyak

 asko poztu nau nere onduan

 orainchen zu ikusiyak;

 penaturikan iduki nau ni

 zu-gabe eziñ etsiyak,

 bañan gaur emen zu ikusita

 joan zaizkit pena guziyak.

 

 Ni.

 

 Ez dakit poza geyegeirkiñ

 nola ez naizen zoratzen,

 zenbateraño alegra naizen

 beok ez dute pentsatzen;

 amets gozo bat ez dala ere

 etzait bada iduritzen,

 nere biyotza beon onduan

 zabaldurik da arkitzen.

 


inprimatu