inprimatu
Malko sendo bat gurutze santuari
Izenburua:
Malko sendo bat gurutze santuari
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
343

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Malko sendo bat gurutze santuari

 

Artola, Jose

 

 ĄO! Jaun aundiya or guregatik,

 zaudena gurutzeturik,

 pekatariya libratu nairik,

 esku ta oņak josirik;

 erruki zaite aul-onengatik,

 jarri zaite kupiturik,

 bada nator gaur oso pozturik,

 biotza ere suturik,

 galdetutzera barkaziyorik,

 izan otenezaken nik.

 

 ....................

 

 Chingurricho bat naiz, ez besterik,

 okertasunez beterik,

 batian arki naiz chit damuturik

 ez bezait ichi aterik,

 nere anima garbitu nairik,

 gaitz egiņa igarririk,

 zure gurutzepean jarririk,

 nago begiyak bustirik,

 barkaziyoa eskatzendet nik,

 biyotzen erdi-erditik.

 


inprimatu