Krabeliña eta osiña
Artola, Jose
Krabeliñ churi gorri
biziro polita,
zeguan osto ederrez
ederki jantzita;
esaten zuben:-"¡Ai zer
ederra naizen
nere parekorikan
ez dira beste bi;
pena det belar chalar
oyen inguruan,
bizi bear detala
luzaro munduban...-
Osiñak esan zion:
-"Adi beza, jauna
¿bakarrik nai al-luke
jaso emen fama?
bada guk ere zerbait
nai genuke izan,
beok desio eder
dutenaren gisan...-
¡O zer belar char zera
ikutu eziña!
Esan zazu,-¿zer zera?
-¿zer naizen?... Osiña...
Ez pentsatu dubela
baliyo ichurak,
askotan nik sendatzen
baititut tristurak:
gizon asko dirade
gaur nerekiñ fiyo,
nere urak zenbaiti
on egiten diyo:
bañan beok ¿ichura
besterik aldute?
¡ezer gauzetarako
baliyo ez dute;
beon politasunak
ere, du baliyo,
gu, itsusiyak emen
gerala meriyo;
zergatikan ez balitz
iñon itsusirik,
politak ez luteke
estimaziyorik...
Egiya da, orain naiz
kontura erori,
zerbait grazi zigula
jaunak jarri guri.
..................
Naiz dala jayo polit
edo ta itsusi,
mundu ontan guztiyak
dute zerbait grazi;
zergatik gertatzen da
askotan-gizona,
gauz baterako charra,
besterako ona.
|