inprimatu
Konzeziyoko Amari
Izenburua:
Konzeziyoko Amari
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
508

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Konzeziyoko Amari

 

Artola, Jose

 

 Argiyen printzak diran bezela

 kristaletikan pasatzen,

 zeņetan ez dan arrastorikan

 ezerenikan gertatzen,

 ala berian zera Birjiņa

 mancharik gabe azaltzen,

 zeņetan zeran argi guztiyen

 gabian beti alchatzen.

 Sube zatarra ibildu zana

 ingurutikan zulatzen,

 jakin zenuben beti betiko

 Zure oņ-azpiratutzen;

 bere pozoyak Zu ikutzeko

 milla sayo egin zuben

 baņa alare arren indarrak

 ezer baliyo etzuben.

 Zure argiyak Luzifer bera

 zuben ezkutaratutzen,

 asten zanian gaitz egin nayan

 Zu-gana alderatutzen.

 .....................

 Zeruko Ama, printzaz betia

 zeradena gaur agertzen,

 Zureganuntza gera guztiyak

 pozez betiak gaur biltzen;

 pekatariyak gera, baņa, Zu,

 gutaz zerade kupitzen;

 ala gaur egin genezaguken

 onak, ditugu eskeiņtzen,

 gure otoitzak Zureganuntza

 ditugu pozez bigaltzen,

 ala berian ĄAma maitea!

 dizugu oraiņ eskatzen,

 ez gaitzazula sekulan utzi

 Zuregandikan aldentzen,

 bildoch mantsuak uste gabian

 diran bezela galdutzen,

 modu ortara Fedian beti

 ea ore-geran bizitzen,

 gero Zeruan toki on baten

 jabiak izan gaitezen.

 Amen.

 


inprimatu