inprimatu
Katua eta sagua. (Ipuia)
Izenburua:
Katua eta sagua. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
57-58

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Katua eta sagua. (Ipuia)

 

Artola ta Elizechea

 

 Sagu bat sukaldian

 arkitutzen zala,

 zupatzen urdai preako

 on baten azala,

 zuben ikusi katu

 bertakuak ala

 ta eatsi ziyon prest

 bere azkazala.

 Da esatia zuben

 preso arrapatu,

 zediņ an berarekiņ

 piska bat jostatu,

 eta bere biziya,

 penetan pagatu.

 Jostatzen berarekiņ

 chulioz zan asi,

 atzaparretatikan

 ziyon noiz nai utzi;

 eta abiyatzian

 ostera igasi,

 berriro atzaparka

 berari eutsi.

 Baņan alako batez

 jarri zan begira,

 fidandean katua

 beste alderdira;

 ta berriz zanerako

 bereganuntz jira,

 saguak igas egiņ

 ziyon mai-azpira.

 .................

 Azkar askori ere

 modu bere ontan,

 igas egiņ oidiyo

 lapurrak askotan;

 irudituagatik

 daudezela lotan,

 esna egoten dira

 bada geyenetan.

 


inprimatu