inprimatu
Euskerari
Izenburua:
Euskerari
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
91-92

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskerari

 

Artola, Jose

 

 Izkuntz maitagarriya,

 parerik gabia,

 beste guztiyak baño

 askoz ere obia;

 iya artu zenuben

 lurpean obia;

 bañan ostera zaizu

 iriki bidia

 

 Ez dezu etzan bear,

 baizikan zutikan

 egon bear dezu, bai,

 semeakgatikan;

 jaunak bedeinkatuba

 zaude Zerutikan,

 ez beldurrik iduki

 etsayakgatikan.

 

 Anai maitiak dira

 bai, zazpi probintzi

 mendi tartean oso

 paketsuak bizi;

 euskara, itz maitia

 dutela nagusi,

 lege ederra dute

 beti erakutsi.

 

 ¡A! Euskal-erri maite

 biyotz nerekua,

 antziñako denboran

 zorionekua;

 arkitzen zera mintsu,

 auldurik naikua,

 ¡sendatu zazu laister

 gure Jaungoikoa!

 

 Egon arren tristea,

 sentirik gaitz otza,

 ez estutu, juango da

 zure miñ zorrotza;

 zuretzat dira nere

 odol ta biotza,

 euskararengatikan

 nai det eriotza.

 

 Zu miñez zaudelako

 nago erdi illa,

 beti nabill zuretzat

 osasuna billa;

 nere odola eman ta

 senda albaziña,

 pozik emango nuke

 ¡al zer atsegiña.

 

 Gurasoak euskaldun

 ni mundura naute,

 eta euskal-legeak

 eman dizkirate;

 beti izango zaitut

 Euskera, zu maite,

 azkeneko arnasak

 neri iraun arte.

 

 Euskaldun jayo giñan,

 euskaldunak gera,

 ill artian euskaldun

 izango al-gera:

 bedeinkatuba dago

 euskaldun izkera,

 munduba dan artian

 bizi bedi euskera.

 


inprimatu