Euskaldun bat bere erriyan
Artola, Jose
Joanik Euskal-erritikan,
sartu nitzan Amerikan,
igaro ditut urte batzubek
biyotza penaturikan,
iya miņez jarririkan,
diruz jabetu nairikan.
An izan detan sariya
zan biyotzeko zauriya;
pentsamentura beti etortzen
zitzaidan Euskal-erriya,
leku estimagarriya,
ni sortu nitzan kabiya.
Nere mendi ta ingurua
zitzaizkitan maiz burura;
aruntz joateko griņa char batek
jarri ninduen erua,
naigo det nere chulua
eta ez ango dirua.
Modu berian pensatzen
nituben gabak pasatzen;
nere sort-erri maitagarriya
zitzaidan beti oroitzen,
zeiņ ongi nitzan bizitzen,
gurasoakin ni emen.
Zori onian naiz sartu,
biyotza zait chit lasaitu;
berriz ez det nai iņora ere
zuregandikan aldendu;
baizikan nai det geratu,
nediyen oso sendatu.
Kanpo guziyen igasi,
buelta naiz eziņik etsi;
nere guraso aldamenian
lasaitasuna zait asi,
emen naidet beti bizi,
ta nere ezurrak utzi.
ĄO! Ama maite Euskara,
bedeinkatutako izkera;
zure mantu-pe paketsutikan
irten ta izandu gera,
baņan gaur det ezaguera,
ta zugan nator ostera.
Ez naiz, ez, zugandikanen,
asiko berriz aldentzen;
Euskal-erriko lur gozotikan
kanpoetara aldatzen,
an eznitzan ni arkitzen,
emen nai det izan, emen.
|