inprimatu
Bi zozo
Izenburua:
Bi zozo
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
239

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bi zozo

 

Artola, Jose

 

 Alde bana-landikan

 zerbait billatzera,

 zozo bi ziraden beiñ

 sasitik atera,

 biyak zijoaztela

 aidian gustora,

 konpondu oi ziraden

 modu onetara:

 allegatzen baziran

 zerbait billatzera.

 biyen artean bertan

 erdibanatzera.

 Batek ikusi-zuben,

 aidean euli bat,

 esan zuben: utzi an,

 arrapako diat,

 sarrera bat egiñik,

 zuben arrapatu,

 eta esan bezela

 an erdibanatu.

 Andik gero zituben,

 bigarren zozoak

 ikusi urruti bi

 janari gozoak;

 eta zitubenian

 irichi mokora,

 jan-zituben bakarrik,

 biziro gustora.

 Bestia zan aguro

 otorri ondora,

 esanaz: ¿partitzeko,

 oraiñ dek denbora?

 Eranzun ziyon:¿zertan

 ez aiz etorri len?

 ¿Ire zai egotia,

 pensatzen al-uken?

 I ez aiz itzekua,

 muturrera ziyon,

 eta bestiak ere

 barkatzen etziyon:

 ontatik ziran biyak,

 burrukatzen nai

 elkarri mokazuak.

 Erantsirik bizi.

 Bian izugarrizko

 puntzu bat zeukaten,

 baño zoramen artan

 ikusten etzuten,

 eta eroririkan,

 putzura batetan,

 biyak ziran gelditu

 ito-ta an bertan.

 .................

 Onek erakustendu

 beiñ-ere tratuak,

 eztirala egin-bear,

 modu ortakuak:

 aserratu ezkero,

 daukagu esanik,

 eztegula izaten

 beiñ-ere gauz-onik.

 


inprimatu