inprimatu
Ogei ta amabostekin
Izenburua:
Ogei ta amabostekin
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
,8
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
766.zk.
Orrialdea:
10

Arrozpide

 

  (Jarraipena)

 

 Zuaitza etzanda ta

 piņuk daude zutik

 liraiņ da ederrak dira ta

 eztaude itxusi.

 Mendizale guztiyak

 biar lituzke ikusi,

 zerbait kontatzekore

 bigar edo etzi,

 ezer ez luke galduko

 baizik irabazi.

 

 Askok esangou joan

 baņon nundik nola,

 Arrozpide'k orlakuai

 jartzeiye farola,

 Andoain'dik bultziyan

 zoaz Plazaola,

 an jetxi, ta ordu betez

 iyo mendin gora

 patxaran berotu gabe

 geyegi odola.

 

 Berrogei urte inguru da

 jausi zala aritza,

 nunbait sartu zitzayon

 zardadetik gaitza,

 bere oņaren erdin

 berriz ere aitza

 eder bat sartu zuten

 gorde nayez giltza;

 baņo urainbat ez dutegingo

 alperrik dabiltza.

 

 Leitza'k euki lezake

 zerbait pantasiya,

 aritza ta piņubak

 oyek ikusteko gaur

 orlakuak aziya,

 askok daukantziya

 zoratzen geatzen baita

 dijuan guztiya

 merdiyorrek badauka

 Jaunaren graziya.

 

 Leitzalarko basazai

 artzai ta ikazkiņak

 arbola oyek zaindutzen

 egin alegiņak

 gau ta egun oyetara

 sutan deuzkat griņak

 sarritan joan biar nuke

 ezpanau jotzen miņak

 oraiņ agur jaunak eta

 barkatu utsegiņak.

 

 Leitzakuak zirala

 lau edo bost neska

 jo ta tira zebiltzan

 mendiyan trabeska,

 nunbait itza emanik

 agertutzen ezta,

 iņor ikusi algendun

 gui ere galdezka,

 oyek ziur zeukaten

 nobiyuen keska.

 

 Zuaizti Bulebar artan

 aurren giņun ikusi

 politak eta apaņak

 nola egon itxusi

 eta itz bi ein gabe

 ezin ba guk utzi

 iņola basa oyeidi

 zeņek irabazi,

 bakoitzak gutxinez baitzun

 saku bat malezi.

 

 Guri esanai ezpaņon

 zeukaten millantzi

 algarak egiņ nayez

 nuntziran ayazi,

 alde guzitara beida

 ta iņor eziņ ikusi,

 itxaropena galduz

 zutenian etsi,

 gurekiņ batian ziran

 Plazaola'ra jetxi.

 

 Gu bultziyan etxera

 ta aik oņez aurrera,

 alperrikan egiņik

 mendiko joera

 garbi ezegutzen gendun

 zuen ibillera

 lotsagabien gisa orain

 muturrez aurrera,

 billatu ote ziņuzten

 eitezuet galdera.

 


inprimatu