¡Eup!
Arrospide
Izparringi ederra
besapian artuta
oju eta marru nabill
aiton zârtuta;
kalietan jiraka
flakiyak aulduta,
estarriko zulua
ere legortuta,
amorruz piztuta,
erraiyak sututa,
ez nabil poztuta,
edaten aztuta,
potxokâda baten diñ
ezki sortuta.
Ernani'n egonarren
Jendia ugari,
gutxik diyo erantzun
nere deyari:
erdiyak lozorruan
daudela dirudi.
Zer esatera noan
danok entzun ongi:
Nai dunak eduki,
sinismena argi,
kontzientzia lasai,
zuzen eta garbi:
Illun eztan au astero
ondo irakurri.
Goizian jeikitzian
siñatu lenbizi
otoitz txiki bat ere
egiñik Jesus'i:
paper onek dakarki,
nai dunak ikasi,
animentzat zerua
nola irabazi.
Ez tago, ez, itxusi
Eliz-gai ta guzi
Ernanitar guziyok
ARGI au erosi.
nai ezpazute beintzat
illunpian bizi.
Pedro Amutxastegi
(orra antz-irudiya)
Izparringi-saltzale
ARGIA'n jarriya.
Irurogei la amabi
une dauzkat iya,
Bergara'n jayua naiz
Billaona'n aziya,
Andoain'en biziya,
izanik errizaya:
gaur Ernani'n daukat
alargun-kabiya,
Mendia'n paper-olan
sortzen det ogiya.
Pedro'ren irudi au
artu det goguan
eta esan bear det
zer nola dagoan.
ARGIA'k besapian
bakar bat eskuan,
Elosegi'n txapela
jantzirik kaskuan:
¡ai zer aiton polita
oraindik daguan!
|