inprimatu
Axular-eguna
Izenburua:
Axular-eguna
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
74-75

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Axular-eguna

 

Arrospide, Jon

 

 Euskaldunak, zatozte ba gaur Sarako zelai-aldera;

 artu txapela eskuan eta jatsi belaunak lurrera,

 eta pozaren pozaz pozarren begiraturik ortzera,

 dedar: Axular, Axular, atoz jai ontan geure artera.

 

 Orra nun laiño zuri eder bat agertutzen dan ortzean,

 eta mendian zear or dator: Axular dakar gañean!

 Eta Axularrek eskutik atso zartxu bat eri antzean;

 ama-semeak dirudiela eritegira bidean.

 

 Agur, Axular, erritar zintzo eta mintzalle onena;

 Agur, Axular, ala bearta erriko seme maitena.

 Agur, Axular euskal idazle bikañenetan irtena.

 Axular, zure «Geroko gero» betiko betin aurrera.

 

 Zeu eta zeure «Geroko gero» euskeraren oin sendoa:

 erosoaren erosoz zure mintzaeraren gozoa,

 ertiak legez gozoan gozoz gozatutzen du gozoa;

 bañan, Axular, lagun oi nor da? Beronek erran dijoa.

 

 «Ene semea, ni naiz zure ta euskaldunaren euskara,

 eta zuekin euskal-egunak ospatzen nator Sara'ra,

 umeak oski berrikin beri atzegintsu jai ontara.

 Ala ez naute sarturen iñoiz eriotzaren lezara.

 

 Nire bularrak iturritxo bi, beti beti txir-txir baten,

 Uda ta negu, gau ta egun, Euskaldunari ematen:

 bañan neronen seme-alaba batzuk dakustaz joaten

 amaz aiztuta erdal-amean ugatzetatik edaten.

 

 Illea zuri, arpeia tximur... Au da itzala!

 Ugatzak iko!, sabela sakon..., Au da belaunen makala!

 Ene gaxoa! Neure burua oñari adi dodala...

 Baña gogoa oso pozarren Axular zala ta dala».

 

 Orra gaur nire buruko baratz onetan egin dan lana,

 lorarik lora lorategia aratu arren dan-dana,

 ondo ageri dago nik txorta oberik ezin dodana.

 Eutzi ba berau biotz-biotzez, ene Axular laztana!

 

 «Don Juan Muxika» ixenaz Arrospide tar Jon'ek egiña eta 1925'an Axularren omenez Saran egin ziran jaietan lenengo saria irabazi eban olerkia).

 


inprimatu