Arrospide
Askok deu artu goguangarri
bost egunekin Urrilla:
gizon leyal piñ on bat iltzia
bai dala tamalgarriya,
Urumea'ko paper olako
Mendia gure nausiya,
sendakintsa txit gogorra egiñik
bere osasunaren billa,
zoritxarrian eun batian joanda
bestian or zaigu illa.
Ama Eskardunaren
Egañan etxian,
sendakintsa zioten
eiñ azken aldian;
albistia ill zala
urrengo goizian:
joan giñan da zeguen
kajatxo batian,
¡zeñek ezegin negar
ura ala ikusian!
Izketan yayua zan
lanidn abilla,
zuzen eta zorrotza,
baliyo zun milla.
Igandian mezan zan
asteaskenez illa,
nunbait prest euki goyan
betirako silla,
ta aingerutxoren bat zan
etorriya billa.
Majiñatxobat gizon
bera ikusten bazan,
askok maite zuala
ortik esagun zan.
Langillien bizkarrian
zubiraño irten zan,
beribill gurutzetu bat
bi koroikiñ an zan,
ta aundizkik lagunduaz
Mondragoira joan zan
|