Arrospide
ARGIA'n irakurri det
Berri bat mingarra,
Balerdi'tar Prantxisku
Irura'n il dala,
Gizon ondradu, jator,
Gañera leiala,
Oso elizkorra zan da
Bazuan itzala.
Batean juez eta
Bestean alkate,
Errian jartzen zuten
Sasoi zuan arte.
Etzan eginzalea
Laun urkoai kalte,
On puska utza zan da
Danok genun maite.
Tabernan ere etzan
Ez gizon gaiztoa,
Arekin biltzea zan
Atsegin osoa;
Patxara ederrean
Edanaz ardoa,
Soseguz bazekian
Botatzen "ditxoa".
Sendo ta bikaña zan
Bai be eta goitik,
Indarra ere bazuan
Zañetan gogotik;
Baña askok bezela
Etzuan arronkik,
¡Ez datorkigu okerrik
Aren ekandutik!
Guri re elduko zaigu
Azken ordu otza,
Ezpada txit okertzen
Sarrail orren giltza.
Bere animak ar dezan
Sekulako poza
Guztiok egiogun
Jaunari otoitza.
|