"Anaitasuna"-ko Iņaki-ri
Zer gertatu behar zen
guk ezin kalkula
ez zaizu holakorik
gertatu sekula.
Hauxe bai dela fans-ei
egitea burla
maitemindua beti
izan da ahula:
gure Iņaki Saez
ezkontzen zaigula.
Euskal Herriak ditu
hainbat herrialde
zure jaioterria
izan da Rekalde
orain traizio moduz
Mungiara alde
ta horren arrazoia
nahi genuke galde:
zer emanten dizute
hangoek debalde?
Probatu barik ezin
joan zu lurpera
neska besotik hartuz
hor zoaz atera
forma biribilekin
laster atakera
apaizari esanez:
hostiak atera
komulgatu nahi dugu
zurekin batera
Zergatik ihes egin
Iņaki maiteņo?
ez da beste tokirik
Amerika baino?.
Ezkon-bidaian zoaz
hortik lainoz-laino.
Euskara ikasteko
hainbeste enpeino
orain ketxua ikasten
Uruguayraino?.
Nondik atera duzu
horrenbeste fede?
ai inkisidoreak
jakingo balebe!
Ez joan hain urruti
ejizu mesede
dibortzioa bada
daukazuna xede
hori lortu daiteke
baita hemen ere.
Zorionak Iņaki,
andreari berdin,
bizitzea gozatu
ta izan atsegin.
Urugayen Euskadiz
ugari hitzegin
baina han ere bait da
hainbeste zeregin
ondo badentzozu
tupamaro egin.
|