Orduan ordurako
Arrinda, Begoņa
Fenomeno bat gertatu jakun
Durangoaldeko frontoian
Gandiagaren omenean zen
iņork ohartu bazuan
sinkronizatu ginela denok
egoteko han orduan
eta izentauko ordu berean
hasi ziraden kantuan
Poeta horren zabalmenduan
makinak ziran montatu
irratiz esan behar zelako
orduan zen antolatu
zortzirak puntun hasi ziren ta
hamarretan zen bukatu
Euskadin behintzat nire gogoan
ez da holakoik ezagutu
Hainbeste urte guk ez dugula
hemen puntualidadeik
esperantza bat sartu zitzaidan
gau hartan barren barrendik
ia aurrera jarraitzen dugun
griņa horrez horniturik
denporarikan ez galdu erazten
badaukagu lotsarik.
Omenalditik bost egunera
etxetik irteten dugu
bertsolariei entzuteko asmoz
jaialdirantz abiatu
berandu xamar badela eta
pausua dugu arindu
probalekuan jende gutxi dau
lehenak gerade sartu
Ordu laurdenak badoaz eta
jendea datorku nekaz
gerotxoago bertsolariak
datozte purua errez
ia ipurdia ez dut sentitzen
honako aulki gogorrez
txistuka hasteko ez dugu falta
oraintxe ezer ere ez.
Gure aitonak erloju gabe
deitzen ziraden orduan
orain Longines eta Festina
zertako dagoz besoan
iņor guttitxo heltzen bagara
esandako orduetan
gaixoau dugu generalean
gaur egun Euskal Herrian
Gure herriko apaiza jaunak
egin ditu merituak
elizarako orduak behintzat
zaintzen baititu jendeak
beste lekutan berdin dadila
e(g)iten ditut erreguak
erremediorik baldin badauka
gure gaitz bedeinkatuak