inprimatu
Poema totelak: euskara...
Izenburua:
Poema totelak: euskara...
Sinadura:
Arrinda Albisu, Anastasio (Anes, Anes Lazkauko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrinda, Anastasio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
79-80

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Poema totelak: euskara

 

Lazkau'ko, Anes

 

 -Euskara, jaiki adi plazara...

 -Plazara!

 Plazara!

 Plazara!

 Ra!

 Ra!

 Ra!

 

 -Gaixo nago

 eziñ irten

 dot...

 -Eginen duzu

 duzu

 duzu.

 

 -Bero dago

 aidean;

 otza biotzean

 an

 an...

 

 -Jantzita eramen zaitugu,

 antxiña zituzun

 jantzi zaarrak

 gaiñean

 an

 an...

 

 -Itoko

 toko

 toko

 nauzute

 te

 te...

 

 -Buruan kapel

 luze

 aundia,

 amaseigarren gizaldikoa

 Hatxe baten itxurakoa...

 -Pixu geiegi dauka

 hatxe orrek.

 Itoko

 toko

 toko

 nauzute...

 

 -Ama ilko dezute

 aiñako ganbelua gaiñean

 an

 an...

 

 -Zuek zerate ganbelu,

 idi sakratuak.

 Itoko ba'degu ere

 re!

 re!

 re!

 

 ganbelu luze

 orrekin joanen

 zaigu beste

 mundura,

 beste mundurik ba'da

 da!

 da!

 da!

 

 ***

 

 Amaran begiak lauso

 So!

 So!

 So!

 Biotza otz

 otz!

 otz!

 otz!

 Azal ximela

 La!

 La!

 La!

 -Geuk aterako degu plazara

 Ra!

 Ra!

 Ra!

 itoko ba'degu ere

 Re!

 Re!

 Re!

 -Klinikara obe litzake

 Ke!

 Ke!

 Ke!

 ganbelurik gabe

 Be!

 Be!

 Be!

 -Eginen diogu alkarri ostikoka!

 Ka!

 Ka!

 Ka!

 

 ***

 

 Bigaramonean

 plazara bearrean

 itota zegon

 Euskera.

 


inprimatu