inprimatu
Promes bat. (On Antonio Arzac jaunari, bere egunean)
Izenburua:
Promes bat. (On Antonio Arzac jaunari, bere egunean)
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
538-540

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Promes bat. (On Antonio Arzac jaunari, bere egunean)

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Ez dakit zeiñ urtetan, gertau zan jazoerau,

 Onelakoak asko, baña nik benetan,

 Uste dot direala jazo, eta jazoko

 Fededunak direan euskaldun onetan.

 

 Bagillaren amabi-garrena zan beiñik beiñ,

 Noz kanpoa egoan berderik jantzia;

 Gari-buru mardoak, perla zuriz disdiska,

 Intz naikoa edanda artoa azia.

 

 Ichasoa bakean, lotan legeche isill,

 Bagak egiten eben aiñ ikara gichi;

 Sabel-una bagako zelai bat zirudian,

 Aiñ otzanik gichitan egin da ikusi.

 

 Bertako egaztiak ebiltzan jira biran,

 Urak egalez joaz, jolasean pozez;

 Edo pikuchoagaz eurai bitza oztuten,

 Batzuk usteko eben ebiltzala gosez.

 

 Oraindiño ez eban Eguzkiak osoro,

 Mendi osteetatik jaso arpegia;

 Baña duda bagarik ekarren loirik baga,

 Udan oi daben legez gar baten guztia.

 

 Zergaitik agiri zan aiñ urdiñik zerua,

 Orbanik iñor bere echakon ikasten;

 Ichasoak ta berak ezin jakon igarri,

 Alkarregaz bikoa nun eben egiten.

 

 Eta Ondarroako baserri zar batetik,

 Aurkitzen zan ama bat ur-zelaira urriñ

 Begira; eta dakus ontzi bat etorrela,

 Bela zuri zabalez uso bat duiñ ariñ.

 

 Baita bere bekusan Gipuzkoatar asko,

 Bizkairuntz etorrela bidean zantzoka;

 Zarrak zentzun onagaz; baña gazteak asko,

 Chilibitu soñuan dantzan ta saltoka.

 

 Kantetan eben batzuk: «Urkiolara goaz,

 Naiz da bidean egin zapatak urratu»

 Atzetik beste batzuk egogi eranzunaz:

 «Aita San Antoniok berriak eingo-itu»

 

 Ontziari barriro begiraturik diño

 Amak ¡ai! baletorke ene seme Praisko,

 Zeñek anchiña iges eustan begietatik,

 Aberastu gurarik Amerikarako.

 

 Ordu bete baño len, orra nun daben oles,

 Atarian egiten barrura sartuaz;

 Eta nun trilletan dan sukaldeko atea,

 Zabaltzera joakon amacho atsuaz.

 

 Aurkieta orregaz ikaratu zan oso,

 Ta semeak dirautsa:-ama ¿nun da aita?

 -Seme, Urkiolara lagunakaz joan da,

 Gaberako eltzeko emen gois jagita.

 

 Eta zuk ¿zer daukazu ogeigarren artean,

 Euskaldun antz bagarik aiñ bizar luzeaz?

 Orren soñeko zarrak, orren arpegi baltzaz,

 Orren gomuta gichi ¿zergaitik echeaz?

 

 -Errazola daukazu, zergaitik ez deutsudan

 Karta bat bere egiñ; baña, ama, parkatu,

 Aberastu gura ta ez egiteak ezer

 Beti eskribitzeko ni nau atzeratu.

 

 Diru billa ichasoz, ara ni joan nintzan,

 Aita ta zu negarrez emenche ichita;

 Gazte zoroak legez ori nik egin neban;

 Baña oraiñ naukazu kontuan jausita.

 

 Ama, biurtuten naz gure baserrichora,

 Zuri lagunduagaz bizi izatera;

 Agur, bai, Amerikak, enozue ikusiko

 Ichasoa zeartzen orrako ostera.

 

 Gure asabak eben emon zorionagaz,

 Emen diru gichigaz euren denporea;

 Ezaguturik nator, euki arren dirua,

 Ez daukela dontsua danak bizitzea.

 

 ¡O! zenbat aldiz nintzan baserri zar onegaz,

 Zugaz ta nire aitaz ama gomutetan;

 ¡Aita San Antonio! Bizkairatu nagizu,

 Beti gois eta gabez neban errezetan.

 

 Alan Urkiolara promes bat dot egiñik,

 Aurten San Antonioz nai dot betetea,

 Biar dalako bere egun gloriosua,

 Eneuke nai ezelan utsik egitea.

 

 Emon dagiodazan esker ta alabantzak,

 Ekarri nabelako Euskaldun errira;

 Erri parebagako menditsu onetanche,

 Oraindiño gizona ondoen bizi da.

 

 ¡Ze poza artu dodan! ichasotik ikusi

 Dodazanean gure ain mendi politak,

 Eta erromeriak egiteko doguzan,

 Asabak jarritako bertako ermitak.-

 

 Federik galdu baga etorri zan semeak,

 Biotza erdibitu eutsan ama ari;

 Gosaria emonda, bialdu eban laster,

 Promesa betetara San Antoniori.

 


inprimatu