inprimatu
Pelegriño bat
Izenburua:
Pelegriño bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
572-574

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Pelegriño bat

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Gabon gabean beti, apaltzen genduala,

 Entzun neutsan amari, urtean urtean,

 Kontucho bat polita, zeiñ noian ipintera,

 Entzuniko moduan, orain paperean.

 .................................

 Agertuten da baten Gabon gaba tristerik,

 Izarrik bere baga guztizko itsua;

 Aise eta bisutsaz bidean ibilteko,

 Gichitan ezagutu oi dan legezkua.

 Bere eche torrean su andiaz berotan,

 Zaldun bat familiaz egoan apaltzen,

 Baita pobre bat larri eche aren kanpotik,

 Danba, danba, atea makilleaz joten.

 Alako baten ¿nor da? itauntzen dau otzeiñak;

 Kanpokoak diñotsa «eskeko triste bat,

 Bidea erratuta onase oraiñ jo dot,

 Norbait eche onetan errukitzen bajat»

 -Zoaz Jaungoikoagaz, beste leku batera,

 Baserri bat or dago zuek lakoentzat,

 Emongo deutsuela badakit leorpea,

 Guztiak ezbaditu loak artu beintzat»

 -Alderdi onetako barririk nik ez dakit;

 Jauna, jakin dagizun naz pelegrinua;

 Jerusalendik nator, Santiagora noa,

 Indazu biyar arte emen ostatua.

 Sukaldetik zaldunak «diño: betor aurrera,

 Ze gizon berori dan gura dotikusi».

 Pelegriñoak uste eban iya seguru

 Gaberako lekua ebala jadichi;

 Ezkaratzera doa, pozturik-esperantzaz,

 Adierazotera echeko Jaunari,

 Bere egoerea ze negargarria zan,

 Asi jakon azaltzen zearo ta garbi:

 «Jauna, ikusi naizu iya otzak illean,

 Onetara luzaro ezin nendi bizi,

 Goisetik ona ez dot agoan ezer sartu,

 Otzaz ez eze nago goseagaz gaizki».

 ¿Nok ez dau sinistuko autormen au eginda

 Echakola auzitu egingo biotza?

 Sisillutik jagita errazoe charrakaz

 Gisajoa echetik, baña eban bota,

 Esanaz arrabioz: «alde nire echetik,

 ¿Zek zakaz zikin ori gureko chakurrak,

 Iratzarri ta euren zaunkaz ume koitauak,

 Negarrez ipinteko arturik bildurrak?»

 Buruari eraiñaz jarri zan sisilluan;

 Pobreak umill umill diño: «agur, Jauna,

 Ni gora bera gozau begi familiagaz,

 Atsegiñez beterik aurten Gabon gaban;

 Sueteko atetik urten zan, zizpuru bat,

 Larri garratz ta miña egiten ebala,

 Zaldun ta familia alkarri begiraka,

 Aren zotin tristeak ipiñirik dana.

 Otzeiñak esaniko baserrira badoa,

 Billatzera al beban iya aren baten,

 Eta argitasuna dakus ez urriñean,

 Leyo chiki baterik zelan dan urteten.

 Abietan da puskat ibiltzen ariñago,

 Baña kana betean beukan edurtzea,

 Zelan bait egin eban nekezka bazan bere,

 Bide laburra, baña arentzat luzea.

 Elduten da argia egoan lekuraño,

 Baña etzan echea; ta bai ermitea,

 Lanparan aurkitzen zan orioa gastauta,

 Agonian legeche bertako mechea.

 Lanparearen gisan pelegriñoa bere,

 Egoan ukatuta, adore bagarik,

 Odolak otzituta, belaunak ikaraka,

 Agiñak dardaraka iya amaiturik.

 Begira jarriten da ermitacho barrura,

 Leyoaren burdiña erreja artetik,

 Eta dakus altaran Santo Kristo andi bat,

 Kurutzean josita besoak zabalik.

 Gomutetan da zelan beragaitik egoan,

 Jaungoiko gizondua josia kurutzan,

 Baita gomutetan da-Belenen zelan jayo

 Ein zan, gure amorez abereen kortan.

 Gogarteok egiten asi zan, baña zelan,

 Otzak eta goseak eukan aiñ galduta,

 Jausiten da lurrera, eta emon bertanche

 Azkenengo arnasa desanparaduta.

 Baña mundutik euki ez arren laguntzarik,

 Kururzeko Jesusek eutsan bai, lagundu,

 Zerura arimea eregi eutsan, eta

 Anche beri betiko eban zoriondu.

 


inprimatu