inprimatu
Pasiñoko egunaren sentierea
Izenburua:
Pasiñoko egunaren sentierea
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
275-276

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Pasiñoko egunaren sentierea

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Gau ostekoa gorriska dator gaur sortaldean,

 Bere gañean dabiltzaz lurrun odolduak,

 Laño motelak bere arpegieder aurrean,

 Dirudiela urre autsetan orbanduak;

 Kurutzeratu bear danari obediuaz

 Egun sentia indarrez legez dator nagi,

 Ez eukalako gogorik onek gaur jagiteko,

 Dakialako dongak zer deben erabagi.

 

 Chingar geldotsu bat dirudizku ¡o! Eguzkiak

 Ortaz lurrera erranuchorik dau botaten,

 Bere barruan ito gura dauz garrak guztiak,

 Zerren begirik beruntz itzuli nai ez deben;

 A! balei barriz ezaintasunez dana sasitu,

 Laster egingo gindukez oso irabiau,

 Izate dana bana banatu eta nasitu,

 Goya, be egin, gaba egun, ta eguna gau.

 

 Odei boladak burrukan legez dabiltzaz pillak,

 Loraz jantziak dirudiela leku unetan,

 Argiak jorik sortzen dauz motz aiñ biribillak.

 Bertako orban, natu, oreñen, nabarretan;

 Estaldu nairik nekatzen dira egunizarra,

 Ikus ez daigun bere arpegi biztzallea,

 Eldu dalako elduteko dan egun bakarra,

 Noz gertauko dan gaiztakeria eskergea.

 

 Egunak begi alegereak zabaldutean,

 Choriak poza bestetan dabe erakusten,

 Gaur euren Jaun ta Jabeagaitik egochopan,

 Lotsaz buruak gordetan dodaz nik ikusten;

 Len barritsuak baziran bere tayu orretan,

 Agertzen dabe euren barruko naibagea,

 Darakuskue isilltasun au ¡ai! gois onetan!

 Dakuselako illduraz euren Egillea.

 

 Ur me garbitan arraña bada beti ibilten,

 Eguzkiaren izpi zorrotzak ikuturik,

 Zoro zororik dabela jolas asko egiten,

 Orain dirudi dala aurkitzen gaisoturik:

 Urtenik dira talda andiak ur-azalera,

 Jakite arren leorrez zer dan iragoten,

 Eta bizia eurai emona alan gaur Bera,

 Ikusiteak mingoztasun au deutse emoten.

 

 Basa abereak nekez bai, nekez dagoz geldirik,

 Guraso leukee etorri arin gizartera,

 Leza sakon ta kobetan dagoz orroi egiñik,

 Ausaz zerbaitek ez deutse isten urtetera;

 Ezin iruntsi dabe gizonen esker dongea,

 Guztioi ondo eginda deuskun Jaunarentzat,

 Aiñ da andia eurak deuskuen bengau gurea,

 Amorraturik erretan dagoz gizonentzat.

 

 Baña badago ez dakusan bat gauzok gertetan

 Gizon gogor bat inbidiagaz itsuturik,

 Zeñek ez daben gauza barririk ezer sometan,

 Zentzun bageak dagozanean larriturik;,

 Lo legez dago Eguzkiari jazoagaitik;

 Ez da esnatu izatearen gaurko gaitzaz,

 ¿Zer esan neike, zer baña gizon sor onegaitik?

 Arria baño dala arriago ¡ai Kaifas!

 


inprimatu