inprimatu
Mariaren sorrera garbia
Izenburua:
Mariaren sorrera garbia
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
496

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mariaren sorrera garbia

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Goi goyetako ego zabaldun espirituak

 Urregorrizko zitaraz danok goyan beian

 Eki-yozue joten gaur soņu berarizkuak

 Gorderik euki dozuezanak isillean;

 Galaz ornidu, ederrez jantzi bitez zeruak,

 Irribarrea agertu bedi sortitzean;

 Bere negarrak leortu begiz mundu osuak

 Zerren mirari andi bat jazo dan lurrean.

 Sortu da bada, icharoten zan neskatillea,

 Jayo baņo len usaiņa asi da zabalduten,

 Gure zorion betikoaren urreratzea,

 Erneko jakun lirioan da ulertuten,

 Zerren Maria asieraz dan doez betea,

 Loiak ez deutsa bere sorreran ikututen.

 


inprimatu