inprimatu
Mariaren biotz zoragarriari
Izenburua:
Mariaren biotz zoragarriari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
424-425

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mariaren biotz zoragarriari

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Laketu-idazu Ama gozoa zure kolkoan,

 Erleak lora politen kopan legez bardin,

 Zure amore eztitsuaren zumoa edanda,

 Amodiozko abai gozo bat daidan egin;

 Zure biotza dalako zuri, dalako gorri,

 Dalako bera lirioa ta bera jazmin.

 

 Bene benetan, ill eder au da parebagea,

 Kardinchen kantak diñoe pozez: "da mayatza"

 Errechiñolen soñueteak: "ill galanta da"

 Uso sotillak urruetaka: "da malatsa"

 Malatsagoa askozaz baña; Maria jaku

 Darakuskuzun biotz aiñ gozo, aiñ apatza.

 

 Kerizpechoa udan guztiz da gustagarria,

 Gustagarria kanpoak berdez agertzea,

 Gustagarria erle zintzoen abaia bere,

 Gustagarria labore onak ikustea,

 Gustagarria gustagarria, gustotan jaku,

 Biotz orreri gure biotzok gustetea.

 

 ¡Ai! zeiñ eder dan ostarku guztiz koloretsua!

 ¡O! ze galanta bere soñekoez gois gorria!

 Aiñ ikusgarri egun sentia bere izarraz,

 Zoragarriak illargi eta eguzkia,

 Zoragarriak zoragarrien zoragarria,

 Gu zoratzeko aiñ biotz gozo aiñ guria.

 

 Bioletagan dakutsut zure umilltasuna,

 Amodioa larrosa eder gorriagan,

 Garbitasuna lirioan ta jireguzkian,

 jaungoikoaren zaletasuna dala zugan;

 Errekachoen ur garbi eta argitan barriz,

 Zelan iturri bizia zure biotza dan.

 

 Gogoratzen deust zedroak zure altasun ori,

 Zarealako zeu Salomonen lolekua,

 Urregorria badakust laster gomutetan jat,

 Zelan zarean jaunaren eche urrezkua;

 Trumoiak dardar gaukazanean, diñot biguntzen,

 Zure biotzak dabela gure jaungoikua.

 

 Ertzik bagako ichaso eta, zeru garbi ta,

 Salbaziñoko kucha bat zara segurua,

 Bendiziño ta, emokai danen ibai ugari,

 jaungoikoaren ondasuntegi doatsua;

 Zure biotzak zerren guztia beragaz daukan,

 Zarealako jesukristoren gurasua.

 

 Triste bagagoz zu zara gure poztugarria,

 Geisotiaren osagarrizko zeu miritza,

 Arnasa eta indargarria datorrenean,

 Eriotzea guri kentzera bai bizitza;

 Ta gero bere gure arimen jaubea zara,

 Zerren daukazun zeruratuten beargintza.

 

 Larra-choria, egan doiala dakustanean,

 Igoaz gora, esaten deutsat: dontsua zu,

 ¡Ai! banituke zure eguok zeruetara,

 Bee onetatik egin dagidan gaur egatu,

 Mariak daukan biotz gozoan neure abia,

 Nai neukelako beti betiko aukeratu.

 

 Zabaldu-idazuz ango ateak, Ama laztana,

 Entzu-idazu gaur, biotz barruko nire deya,

 Kendu eyozu arima oni egatu dayan,

 Nai ta ezean geratzen daben lokarria;

 Zergaitik zure semea naz ta, biotz orretan

 Zeugandu naizu arren lastercho ¡o Maria!

 


inprimatu