inprimatu
Mariaren biotz orbanik bageari, bere sorrerako egunean
Izenburua:
Mariaren biotz orbanik bageari, bere sorrerako egunean
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
496-498

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mariaren biotz orbanik bageari, bere sorrerako egunean

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Fedezko koroi disdisgarria jantzitakoak,

 Eta ainbiga bizi zareenak illunpetan,

 Biotz ta arimok naibageturik zabiltzazanok

 Amoregarri mundukoren bat billaketan;

 Alde batera larga betiko lurreko gauzak,

 Igo bai, igo odeiak eurak oiñpeturik,

 Igo gorago neugaz batera, Argia bizi,

 Dan lekuraño; geratu arte an sarturik,

 Nun deutsuezan urrezko ate eder zabalak,

 Sortu, egin dan zeru barriak gaur idigi,

 Zeiñ dan Jaunaren grazia danez dana betea,

 Nun bake poz ta amodioa diran bizi.

 Erdue arima onak, bertako iturrietan

 Atsegin eta gozotasunak edatera,

 Erdue zerren beraren biotz orban bagea,

 Jakun Eden bat zerua bera duiñ ederra;

 Jaungoikoaren Paradisu da, bertan Maiteak

 Bere eskuaz isuri ditu emokaiak;

 Bertan Arbola bizitzakoa loraz jazten da,

 An gloriako errekak doaz gaur biziak;

 Bertan Esposo jaungoikozkoak azuzena ta

 Larrosa artean etzan lekua dan ezarri,

 Milla ezkudoz, milla koroez, apaindu eta

 Ain da baketsu, ain da argitsu, ain zurgarri,

 Ain kanta onak, anche kantaurik goikanariak

 Serafin gorri galantak jakoz gordelari.

 Zorioneko arimok arren, jaso eguok,

 Bere loretan zuen abiak jarri arin,

 Eyo dgntzellak lora orrekaz korda galantak,

 Gizon santuak bichizko sortak laster egin;

 Bere lirio mardoen beian pekatariak;

 Atsedeteko amore santuz jarri lotan;

 Euren lurrunak lengo su loia ill degizuen,

 Eta osatu zauriok euren baltsamotan.

 Uda-barria beti loratsu emen bizi da,

 Gabarentzako beti atea da ichia,

 Eten bagako eguerdiak eginduten dau,

 Loirik bagako Bildotsa jako Eguzkia.

 Emen bizitza dauken guztiak errege dira,

 Izardun aroz koronadurik buruetan,

 Estola zuriz euren bularrak kurutzaturik,

 Erru bagako zetroak dabez eskuetan.

 Irutasunak bertanche dauka bere jargoia,

 jaurak laztantzen gu bertan gaitu, ta guk bera,

 Deitzen deuskula "ene semeak" eta bakezko

 Laztan artean eroanagaz bere maira.

 ¡O! biotz garbi miragarrizko zeru barria!

 Orrako zeru izarratuen artekua,

 Neurtu ezin dan Argiarentzat bizitokia,

 Noren amatzat zinealako esleidua;

 Amore santu arentzat zara etorrerea,

 Zara ortu on sortaldeetan ipinia,

 Ontasun oso uts bagearen mapa zabala,

 Graziarentzat egon-leku bat egokia,

 Eta zafiroz moldaturiko torredun eche,

 Maite-banderak gallur danetan ezarria.

 ¿Nok kantau daikez edertasunok direan legez,

 Eta maitetzen zaituenentzat zuk gorderik,

 Zeugan dozuzan gozotasun ta zein emokaiak,

 Kontau ezinda geratzen bada bat muturik?

 Nik adoretan zaitut, jaunaren toki dontsua,

 jainko Aitaren jakituriarentzat duiña,

 Dana urrezko zati landutan guztiz egogi

 Ezin obeto beraren eskuz alan eiña;

 Nik adoretan egun sentiko izar ederra,

 Doe guztien ichaso zabal ugaria,

 Nik adoretan zaitudaz, Atiza zaitugulako,

 Nik Luziferren zarealako galgarria,

 Zerren sorreran deutsazulako burua ausi,

 Emonaz iñok emon ez deutsan lotsaria.

 


inprimatu