inprimatu
Maria orban bagarik sortuari
Izenburua:
Maria orban bagarik sortuari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
509-510

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maria orban bagarik sortuari

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Pozik zakuse begiok izar paregabea,

 Distiatuaz argia,

 Bestek ezlako bizia,

 Dirudizula goi-zeruaren irri-barrea,

 Dozuna jarri soru illuna alegerea:

 Daukazulako sortuerea,

 Orban bagarik Maria,

 Desusen Amagarria.

 

 Askatu nairik balitza legez ulle kordea

 Ikusten dot iturria,

 Zidar antzeko zuria,

 Ta mur-mur gozoz iragarririk gertaerea,

 Zerren gaurkoa bardin bagarik jakun zurea,

 Daukazulako sortuerea,

 Orban bagarik Maria,

 Jesusen Amagarria.

 

 Zarikak pozez kolkoan nai dau ezkutetea,

 Errechiņola zolia,

 Chori kamari nausia,

 Bere soņuak dauke garbiro esan gurea,

 Sekula baņo gaurkoa dala egun obea,

 Daukazulako sortuerea,

 Orban bagarik Maria,

 Desusen Amagarria.

 

 Aise gozoak nai leuskizue ume maitea,

 Emon laztan bat guria,

 Lirioak ein jantzia,

 Zerren zuririk zuk dirudizun usokumea,

 Iragarteko olibo adarraz guri bakea

 Daukazulako sortuerea,

 Orban bagarik Maria,

 Jesusen Amagarria.

 

 Bersolariak botaten deutsu gaur aterea,

 Neurtitz asko egokia,

 Jarririk soņu barria,

 Jaungoikoaren Erriak barriz esperantzea

 Egun onetan atsegindurik dakus betea,

 Daukazulako sortuerea,

 Orban bagarik Maria,

 Jesusen Amagarria.

 

 Ulu egiņaz deika dagotzu zuri jentea:

 "Goiseko izar argia,

 Munduaren pozgarria."

 Gaur dozulako bildurrez jarri zuk illunpea,

 Baita zauritu burua ausiaz bere Erregea,

 Daukazulako sortuerea,

 Orban bagarik Maria,

 Desusen Amagarria.

 


inprimatu