inprimatu
Maria orban bagarik sortuari
Izenburua:
Maria orban bagarik sortuari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
523-525

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maria orban bagarik sortuari

 

Arrese eta Beitia, Felipe

 

 Jaungoikoaren eskuetako bear ta lanak

 Alabagarri dudarik baga dira dandanak,

 Alabagarri izan, Illargi eta Eguzkia,

 Alabagarri gaba egun ta egun sentia.

 Alabagarri arraiñ, egazti eta pistiak

 Alabagarri bedar, lora ta zugatz guztiak,

 Alabagarri ura, aisea lur eta sua,

 Alabagarri illuna, argia, baita Zerua.

 Alabagarri ichaso, ibai eta iturriak

 Alabagarri iñontz, lei, zurda eta euriak;

 Alabagarri zeruetako espirituak,

 Alabagarri euren kantu ta euren soñuak;

 Alabagarri baña obe bat egun onetan,

 Alabagarri bikaiñ bat dogu zeru-lurretan;

 Alabagarri besteak danok bere oiñetan

 Jarrita noa berau bakarrik gaur alabetan.

 

 Alabau gura zindukedaz ¡o Jaunaren Ama!

 Alabau gura emonda al dodan gloria dana,

 Espirituan baña igorik izarretara,

 Zeintzukaz dozun chit apaindurik zuk arpegia,

 Oiñok Illargiz, galanto Eguzkiz soña jantzia,

 Aingeru ederrez harriz inguru dana josia.

 ¡Nok leukekean arpa bat oneek lako gozua!

 Nok leukekean mingaiñ dontzellak duiñ eztitsua

 ¡Ay nik baneuka martiri baten biotz sutua!

 

 Alabetako Erregiña bat erregiñena,

 Agintari bat; baña agintari zeru-lurrena,

 Emakume bat; baña emakume dau ederrena.

 Alabetako baña au ondo ni ¿zer naz bada?

 ¿Zer da nilako gizon gisaiso illun argala?

 Baldin naikoa mundua ez eze zerua ezpada?

 ¿Zelan leitekez nire ezpanok izan guraiña?

 ¿Zelan leiteke izan naikoa nire mingaiña?

 ¿Eta nun daukat biotza sutan bear dan aiña?

 ¡O Ama! bada egidazu gaur dontzellea boza,

 Mingaiñan laundu, ezpanok meetu, sutu biotza,

 Alabau zaizan agertuagaz beraren poza.

 ......................................

 ......................................

 Agur, dirautsu, beronek ume zoragarria,

 Agur, mingaiñak, Birjiña eder daueu nausia,

 Agur, ezpanok, Egillearen egiñ aundia,

 Agur, begiok, begi guztien ikusgarria.

 Agur, sorreran Rakelek'baño ederragua,

 Agur, sorreran Susanaak baño garbiagua,

 Agur, sorreran Judit guztien Judit sendua,

 Ikaraz dar-dar gaur dozulako jarri infarnua.

 Agur, sorreran gure Udabarri biriotsua.

 Agur, larrosa, krabelina ta jazmin gozua,

 Lore guztiak baño zu zara loriagua.

 Sorreran zara Tortola zuri guri guria,

 Sorreran duzu urrueta bat baña aiñ eztia,

 Sorreran zara doe danakaz jantzi jantzia,

 Sorreran Aita Betikoaren dana grazia;

 Sorreran zara barariz sortu Fenix liraiña;

 Sorreran zara beroriz sortu zarean aiña,

 Sorreran zara berariz sortu aiñ garbi baña,

 Izan zaitean Berboarentzat Ama bikaiña.

 Sorreran zara Uso bat baña alako usoa,

 Ederra baña askoz oraindik ederragoa,

 Zure aotik ateratzen dan zotin gozua,

 Da Espiritu Santuarentzat chit gogokoa.

 Sortu baño len ziñan tristeen poztutzallea,

 Sorreran barriz Juungoiko baten maite maitea,

 Sorreran izan zarealako orban bagea,

 Sorreran bertan oiñpetu dozu Cherrendongea.

 

 Eta azkenez sorreran zara alabantzea,

 Igarla dauen eta Asaben esperantzea,

 Martiri eta Apostoluen ondra beste,

 Autorguilla ta dontzella santuen Irakaslea.

 ¿Nun topau leike beste bat zu doiñ onik Maria?

 ¿Nun topau leike beste ume bat bardingarria?

 Begi bi oneek begira daien mundu guztira,

 Igoko neuke igo al balei gaur Eguzkira.

 Lurra ez eze aratu daidan izar-lekua

 Ia an ete dan kriaturen bat orran dontsua,

 Baña badakit aztertu arren Zeru osua,

 Utsik gorago dala arkitzen Jaungoiko altua,

 Utsik gorago dala aurkitzen Egilla aundia,

 Zagozalako aingeru koruz gora jarria,

 Jaunaz ostean oñean lozu beste guztia,

 Abran, Isaak ta Jakoben ume zoragarria.

 


inprimatu