inprimatu
Maria gure bitartekoari. (Amalauduna)
Izenburua:
Maria gure bitartekoari. (Amalauduna)
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
221

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maria gure bitartekoari. (Amalauduna)

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Esetsi bekit korañeagaz eriotzeak,

 Betort galtzera gerraka mundu ososua,

 Askatu begiz ichas zakonak esi ez meak,

 Abiau bekit gar okadakaz lur barrua.

 

 Betoz menditik erreka zezen bitzez beteak,

 Bolea legez bebil justuri oskartsua;

 Nasaitu begiz gaur infernuak sabel ta esteak,

 Iruntsi nairik nire arima bildurtua.

 

 Jeobak bota beidaz chimistak irakindurik,

 jesusek ichi biotz zauriaz idigia;

 Baña zurea badago nire onez samurrik,

 Eta zabalik bigun zarean ¡o! Maria!

 Naiz bidez egon jauna nigaitik aserraturik,

 Ausituko da bere su bero ain bizia.

 


inprimatu