inprimatu
Manterola-ren eriotza
Izenburua:
Manterola-ren eriotza
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
367-370

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Manterola-ren eriotza

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Jatsi zakidaz euskaldun musa gozo eztia,

 Edo jaso neu oraiñ Parnaso alderontza,

 Soñutu daidan Apolo-k emon eustan liria,

 Negar egiñaz euskaldun baten eriotza.

 

 Negar artean kantau dagidan bere bizia,

 Kantau dagidan jadichi eban garaipena,

 Kantau dagidan, oraiñ gozetan daben gloria,

 Kantau dagidan bere betiko oroipena.

 

 Kantau dagidan, umantak bizi arren goyetan,

 Kantau dagidan, baita dirala beian bizi,

 Kantau dagidan, naiz lurrean ta, naiz zeruetan

 Toki bietan oi deuskuela egiñ argi.

 

 Kantau dagidan, baten argia eldu jatala,

 Baten errañu, saeta zorrotz bat lakua,

 Osterantzean ¿zelan aurkitu nindeke bada,

 Berez gogora datorkidala itz neurtua?

 

 Egi egiaz isurten dabez ona ta ara,

 Eguzkiaren antzeko chimist garrezkoak,

 Baña ez dira iñoz gordetan aren erara,

 Iñoz ez ditu bere gu legez, artzen loak.

 

 Areek dagoz zañ, beti zoli ta iratzarriak,

 Beti gloriaz eta bertsozko kantuetan,

 Beti otseztiz an bizi dira biursariak,

 Etorkiaren Iturburua alabetan.

 

 ¡Ze pensamentu goratu eta Jaungoikozkuak

 Anche jakezan errez burura eratsiten!

 Ez dituanak sekula bere adimentuak

 Beeko gauzetan orren arira billatuten.

 

 Baña atarako bear da igo Olimpo baño

 Askoz gorago dan mendi baten chunchurrera,

 Ezarriteko begiak ondo andik beerago,

 Mundu, Illargi, izarrak eta Eguzkira.

 

 Eta oraindik goruntza barriz begiratutik

 ¡Zeri zurgarri dan euren Egilla dan Jehoba!

 Nori aro ta eskuetako palmak etzunik,

 Itzalez egin oi deutsezan chit umill opa.

 

 Apolo-k baño lira obeak deutsez soñutzen,

 Homerok baño bertso obeak bere bota,

 Berba ederrez Zizeron dabe atzeratuten,

 Jakituriaz Salomon izten zapalduta.

 

 ¡Zelako toki zoragarrira egatu eban!

 Usoa legez sotill izan zan arimeak,

 Bere egoak astinduagaz uts-urdiñean,

 Billatu arte atsegiñ, gozo, poz beteak.

 

 ¡Zelako pozik! a! elduko zan Iratargira!

 Ta pozagorik andik urrengo Eguzkira,

 Askoz pozago izar argiak beian ichita,

 Argiago ta pozgarriago dan Tokira.

 

 Baña gu emen deslai ichirik umezurtz giran,

 Ama gaisorik daukagunaren albochuan,

 ¿Zergaitik bada gure burua orrelan ill zan?.

 ¿Ez al ekian zelan jareiten gu ginduan?

 

 ¿Ez al ekian bizitzearen loran joiala

 Gizonak daukan aldikadarik onenean?

 ¿Ez al ekian zeruraturik oraindik ala

 Gaisorik Ama izten ebala gaur lurrean?

 

 ¿Ez al ekian zala argi ta zala izarra?

 ¿Zala maesu bat legez guretzat, ez ekian?

 Erranuz zabal mundu guztira aurkietan zala

 ¿Zergaitik largau ete ginduzan illunian?

 

 ¿Ez al ekian ichasgizona orratzik baga

 Aurkitzen dala beti irsuan, beti larri?

 ¿Ez al ekian armadan nausi iñor ezpada,

 Galdu oi dala burrukaldia guztiz sarri?

 

 Baña, urakan gogorrak oi dauz zugatzak ausi,

 Eta alanche esetsi eutsan gach dongeak,

 Arech jaztea izanagaitik lurrera jausi,

 Eragin eutsan urratuagaz suster meak.

 

 Eriotzeak iruntsi eban ¡o barri miña!

 Eta arezkero gaisorik nago biotzean,

 Azturik kantu poztugarriak daukat zotiña,

 Daukat torapill, mingotz, estu bat eztarrian,

 

 Ill zala bada, irakurten dot nik aspaldian,

 Euskaldun neurtitz ta moldaera santurretan,

 «Ill zan» diñoc eskribitzallak berba larrian,

 «Ill zan» malkozko letrakaz dakust paperetan.

 

 «Ill zan» baña ¿nor itanduten dot ill jakun bada?

 ¿Ill zala negar malko tantakaz ipinteko?

 Ill bazan bere ¿ez ete dago ill egin zana

 Ill ez danen bat bere utsunan beretako?

 

 Ill zan, betiko gure Amaren osatzallea,

 Ill zan Euskera gura ebana sendo jarri,

 Ama osatu baño lenago eriotzen,

 ¡Etorri jako ¡o zorigacha semeari!

 

 Ill zalako gaur ¡orri tristerik gure sortitza!

 Ill zan gorputza aurkietan da obipean,

 Bere arimak zeru goyeran dauka bizitza,

 Bere izenak euskaldun danen biotzean.

 

 ¡Illunik dago baltzez jantzirik Euskalerria,

 Ill jakolako semerik oneen Manterola!

 ¡Naibageturik gaur ikusten dot Ama maitia!

 ¡Ezin da poztu! ezin bizkortu au iñola!

 

 ¡O Manterolal deiez dagotzu Ama Euskera,

 Eskatzen deutsu zeru altura anparua,

 Bialdu arren egiozu gaur ortik lurrera,

 Osagarri bat egogi eta adjutua.

 

 Bialdu-yozu ortik indar ta sendotasuna,

 Onek lurrean munduak atia iraun daian,

 Gorde daiogun guk bere zure semetasuna,

 Maitatu daigun zure antzera beti leyal.

 


inprimatu