inprimatu
Kristiñau on baten eriotzea
Izenburua:
Kristiñau on baten eriotzea
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
370

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kristiñau on baten eriotzea

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 Negar, negar gaur biok, malkoatan urtu,

 Bear dozuelako bakarrik geratu,

 Agur, emazte leyal, ta alabacho ona,

 Zurtz ia zu zura ta, ama alarguna.

 

 Nireak egiñ dau ta badoaz indarrak,

 Arimau larri dauka aldendu bearrak,

 Sasoiaren erdian gaur noa illtera,

 Eta begiok laster betiko istera.

 

 Gorputzau charrik dago, aspaldi onetan,

 Laster geratuko da sekula kolotan,

 Zizpuruz or andrea, zotinka alabea,

 Ia barriz ni emen bizitza bagea.

 

 Errekacho bat zelan doian ichasora,

 Mundutik doa bardin bestera gizona,

 Arbola argal bat da susterrik bagea,

 Alan aisecho batek isten dau botea.

 

 Baña zelan andia dan nik dodan gacha;

 Aisecho bat ez eze da ekach garratza,

 Gomuta bat ostera badot illgarria,

 Guraso batentzako ¡o zeñ mingarria!

 

 ¿Nora joango dira ama ta alaba

 Jabe bagarik lastar gelditzean bada?

 Jauna erruki zaite arren oraiñ nigaz,

 Eta gomutau barriz biar beste bigaz.

 

 Zorren nire laguna bearturik biar,

 Ate joka badabil limosna eskean,

 Eta gosez badago nire alabea,

 ¿Ez ete dau aseko norbaitek tristea?

 

 Jauna onegan neukan gerorako poza,

 Zoratuta bere eukan baita ama ona,

 Esperantza gozoa aor nora datorren,

 Baña eriotzea umill dot artuten.

 

 Erregu egiozue oiaren oñean,

 Jesus eta Amari niretzat oneau,

 Jauna artu egizu ene arimea,

 Agur, emaztea ta agur, alabea.

 


inprimatu